Antzerki arinaren lehenengo ihardunaldiak

ES
EU

Antzerki arinaren lehenengo ihardunaldiak

Oinarriak

Antzerki Arinaren I Ihardunaldiak 2014 Urtarrilean burutuko dira Pabilioi 6 eta Zawp ingurugunean.

-Antzezlanek gehienez 20 eta gutxienez 10 minutuko iraupena izango dute.
-Testuak estreinatugabeak izango dira, eta jatorrizkoak, hau da, ez da antzezlan luzeagoen moldaketarik onartuko.
-Euskeraz edo/eta gastelaniazko testuak onartuko dira.
-Gutxienez bi antzezlek jokatuko dute; hortik aurrera, nahi beste.

Bakarrizketarik ez da onartuko.

-Antzezlanak areto txikietan antzezteko modukoak izango dira.
-Ez da audio ezta argiztapen sistimarik egongo. Argiztapena (eta audioa), aretoak daukana izango da edota eskenografia elementuek eskeiniko dutena (Lanparak, linternak, mp3, sakeleko telefonoak…)

Gaia

-Gaia eta estiloa libreak izango dira.

Epea, aukeraketa eta saioak

I Edizio honerarako 8 antzezlan aukeratuko dira. Urtarrilean publiko aurrean erakutsiko dira zenbait aldiz (ostiraletik igandera). Lehenengo emanaldia 2014ko Urtarrilak 10ean aurkeztuko da.

Takillako %80 garbia lantaldeari emango zaio.

Lau antzezlanek beste asteburu bat iraungo dute. Publikoak aukeratuko du zeintzu.

Izena emateko epea Urriak 15ean hasi eta Azaroak 15ean, arratsaldeko zortziretan, amaituko da.

Zalantzak eta izaena ematea:

Informazioa emailen bidez bidaliko da honako helbidera: info@pabellon6.org, gaia zehaztuz: ANTZERKI ARINAREN IHARDUNALDIAK P6.

Kontaktua egiteko eta zalantzak argitzeko telefonoa: 696 97 17 93

Parte hartu nahi dutenek emailen bidez eman beharko dute izena, ondorengo informazioa eskeiniz:

-Lantaldeaen izena.
-Antzezlanaren Zuzendari eta Idazlearen izenak.
-Antzezlanaren hizkuntza.
-Antzezleen izenak.
-Sinopsia.
-Gutxi gora beherako iraupena.
-Espazio eta teknika beharrak.

Share on FacebookTweet about this on TwitterPin on PinterestEmail this to someone

Bidali