La noche árabe
Edukian eta forman magiaz beteriko istorioa. Roland Schimmelpfenningen testu batetik abiatutako Hika, Kabia Teatroa eta 6. Pabilioaren proiektua. ESTREINALDIA.

Hau guztia bizitzan zehar zer egiten dugun galdetzera garamatzaten bost pertsonaien bidez kontatua.
Uda. Edozein izan daitekeen hiri bateko urbanizazio batean ur jarioa dago. Etxebizitza batean, zazpigarren solairuan, Frantziska dutxatzen ari da. Txikitan bahiketa baten biktima izan zen emakume gaztea da bera. Harrezkero bizitza aldatuko zaio, ez baita ezertaz oroituko: ahaztu egin du iraganean printzesa arabiarra izan zela eta maldizio batek harrapatuta bizi dela. Arratsaldero legez, dutxatu ondoren, bere lagun eta pisukidea den Fatimarekin hitz egin ondoren, egongelako sofan lo geratuko da.
Loti eder bitxia izango bailitzan, hiru gizonezko saiatuko dira Frantziska muxu batekin esnatzen: Karpati, parean dagoen eraikineko bizilaguna; Kalil, Fatimaren mutil-laguna eta, Lomeier, eraikineko atezaina. Hiruetako batek itzuliko dio kontzientzia Frantziska sorginduari. Eta orduan, atsotitzak dioen moduan: begiek ikusia, bihotzak jasoa.

urtarrilak 23, 20:30etan (estreinaldia). SARRERAK AGORTUTA
urtarrilak 24, 20:30etan. SARRERAK AGORTUTA
urtarrilak 25, 19:00etan.SARRERAK AGORTUTA
urtarrilak 30, 20:30etan. SARRERAK AGORTUTA
urtarrilak 31, 20:30etan. SARRERAK AGORTUTA
otsailak 7, 22:30etan.
otsailak 13, 20:30etan.
otsailak 14, 20:30etan.
otsailak 15, 19:00etan.
otsailak 20, 20:30etan.
otsailak 21, 20:30etan.
otsailak 22, 19:00etan.
otsailak 27, 20:30etan.
otsailak 28, 20:30etan.
FITXA
Coproducción entre KABIA, HIKA Teatroa y PABELLÓN 6.
Beatboxer: Iker Vergara.
Testua: Roland Schimmelpfennig.
Dramaturgia eta zuzendaritza: Borja Ruiz, Laia Ricart, Agurtzane Intxaurraga.
Itzulpena: Arantxa Iturbe.
Argitazpen: Xabier Lozano.
Jantziak: Azegiñe Urigoitia.
Proyecciones: Acrónica Producciones.
Diseinu grafikoa: Ane Pikaza.
Efectos escenográficos: Joseba Uribarri.
Realización escenografía: Eskenitek.
Equipo técnico: Eraginstac.
Produkzioa: HIKA Teatroa, KABIA Teatro y PABELLÓN 6.
Banaketa: HIKA Teatroa.
DOSSIERRA
Ikuskizunari buruz (Zuzendariaren hitzak).
Gau Arabiarra, edukian eta forman magiaz beteriko istorioa da: bost pertsonai, egiten dutena esanez eta esaten dutena eginez, ziztu bizian bizitako ekintzatik narraziora salto
eginez. Pentsatzen dutena biziz eta bizitzen dutena pentsatuz. Pertsonaiaren bizipenetatik istorioen kontalari izateraino doan joko eszenikoa miatzea izan da, beraz, testu hau
aukeratzerako orduan gakoa.
Istorioa errealismotik abiatzen da. Udako gau bero baten baitan eraikin horretan topo egiten duten pertsonaiak. Laster, ordea, oroimena lanbrotzen duten amets, ametsgaizto
edota bien arteko nahasmenetik sor daitezkeen espazio eta istorio onirikoetara salto egingo dute.
Lanak, horregatik, leunki bi zati bereizten ditu. Atmosfera errealista duen lehenengo zatia, non pertsonaien ekintzek, argiek eta, batez ere, idazleak proposatzen duen mundu sonoro aberatsak espazioa irudikatzen lagunduko diguten. Azken honek uraren soinuaren inguruan soinu banda oso bat garatuko du. Urak berak kantu bat dirudi.
Bigarren zatian, ordea, errealitatea ametsetako kolorez janzten da. Bertan eraikina eraldatu egiten da pertsonaien isilpeko desio eta oroitzapen ezberdinen testigu bihurtzeko.
Eraikinaren gelak une batez, norbait galtzeko moduko merkatu turkiarrean bilakatzen dira, desertu aldakorrean, edota zalantzazko prostituzio-etxean; botila baten barruan dagoen
ase gabeko desioak dituen pertsonaia bat ere ageri da.
Mundu sonoroak antzezlan osoan zehar duen garrantzia ikusita, interesgarria iruditu zaigu beatboxer artista sonoroa eszenatokian jartzea seigarren aktore gisa, lehenengo zatian
uraren soinutik abiatuta eta eraikin batean ohiko diren hots eta soinu guztiak zuzenean garatuz, bigarren zati onirikoagora lerratzen joateko.
Era horretan, lehenengo zatiko espazio hutsala pixkanaka hausten hasi eta irudi onirikoz janzten hasiko da. Pertsonaien hasierako egunerokotasuna espazio hutsal batez irudikatzen
den bitartean, alegia, onirismoa bere espazioa betetzen hasiko da, ukitu daitekeen errealitatean bihurtzen; horrela, pertsonaiak bere egunerokotasunean ikustetik, gutxinaka
bakoitzaren izu eta ziurtasun-gabeziei aurre egitera igaroko dira.
ROLAND SCHIMMELPFENNIG egileari buruz.
Göttingen, 1967. Roland Schimmelpfennig alemanez gehien antzezten den antzerkigilea da.
Idazle eta kazetari freelance modura arituko da Istanbulen, 1990ean Municheko Otto Falkenberg School-en antzerki zuzendaritza ikasten hasiko den arte. Antzerki zuzendariaren laguntzaile bihurtuko da ikasketak amaitu ondoren eta geroago Munich-eko Kammerspiele konpainia artistikoko kide bilakatuko da. Gaur egun, Hanburgoko Deutsches Schauspielhaus-en egilea da.
Alemaniako antzerki esparruan dramaturgo handi gisa ezaguna, Europako autorerik emankorrenetarikoa da. Hogei hizkuntza baino gehiagotara itzuli dira bere lanak eta berrogei lurraldetan taularatu dira bere lanak. 2007an AEBetako NYC’s Play Company-k ekoiztutako Gau Arabiarrarekin izango du bere estreinaldia. 2010ean, Dramaturgo Onenaren Mühlheimer Saria irabaziko du El dragon dorado obrarekin. Burgtheater Viennan estreinatuko da lan hau eta
beronen nazioarteko hogei ekoizpen baino gehiago egin dira dagoeneko. Orain gutxi, Alemanian dramaturgo batek irabaz dezakeen saririk handiena jaso berri du: bere obra guztiagatik Else-Lasker-Schüler sari entzutetsua.