​CABARET CHIHUAHUA EUSKALDUNA JAUREGIAN

ES
EU
cabaret_chihuahua_

​CABARET CHIHUAHUA EUSKALDUNA JAUREGIAN

Cabaret Chihuahua arrakastatsua Bilbora dator. Itsasadarretatik zehar bidai labur batek, Zorrotzaurretik Euskalduna Jauregira eramango du, bertan abuztuaren 29,30,31 eta irailaren 1,2 eta 3 egunetan zehar ikusteko aukera izango dugu. Erreala eta onirikoaren arteko mugan, Liza Minelly, Marilyn Monroe, Amy Winehouse, Cantinflas, Frida Kahlo, Montserrat Caballé ​edo​ Sabino Arana​ ​beste mundutik etorriko dira, mundu honetako giro gogaikarriak urruntzeko.

​​Hainbat sasoietan zehar (lau, hain zuzen ere) Pabellón 6 aretoa bete ondoren​, Madrilera joan eta Euskal Herriko Antzerki saretik herri ezberdinetan egon eta gero, Cabaret-a Bilbora bueltatzen da. Euskalduna Jauregiak, beste munduko katrinei harrera emango die eusko-mexitar gi​r​o batekin gau bilbotarrak alaitzeko asmoarekin.

Musika, dantzak eta varietéak, zonbi musikal honetan, kritika, ironia eta negar ez egitearren barre egiten duen ​krisian dagoen gizarte baten gogoa​k agertzen dira.

​Cabaret Chihuahua abu​ztuaren 29, 30, 31 egunetan eta irailaren 1 egunean, 20:00 orduetan eta 2-an saio bikoitza (20:00 eta 22:30 orduetan) eta 3-an 19:00 orduetan izango dira saioak. Sarrerak Euskalduna Jauregiko lehiatilan eta webean jarriko dira salmentan (www.euskalduna.eus).

Share on FacebookTweet about this on TwitterPin on PinterestEmail this to someone

Bidali