CABARET CHIHUAHUA EUSKALDUNA JAUREGIAN
Cabaret Chihuahua arrakastatsua Bilbora dator. Itsasadarretatik zehar bidai labur batek, Zorrotzaurretik Euskalduna Jauregira eramango du, bertan abuztuaren 29,30,31 eta irailaren 1,2 eta 3 egunetan zehar ikusteko aukera izango dugu. Erreala eta onirikoaren arteko mugan, Liza Minelly, Marilyn Monroe, Amy Winehouse, Cantinflas, Frida Kahlo, Montserrat Caballé edo Sabino Arana beste mundutik etorriko dira, mundu honetako giro gogaikarriak urruntzeko.
Hainbat sasoietan zehar (lau, hain zuzen ere) Pabellón 6 aretoa bete ondoren, Madrilera joan eta Euskal Herriko Antzerki saretik herri ezberdinetan egon eta gero, Cabaret-a Bilbora bueltatzen da. Euskalduna Jauregiak, beste munduko katrinei harrera emango die eusko-mexitar giro batekin gau bilbotarrak alaitzeko asmoarekin.
Musika, dantzak eta varietéak, zonbi musikal honetan, kritika, ironia eta negar ez egitearren barre egiten duen krisian dagoen gizarte baten gogoak agertzen dira.
Cabaret Chihuahua abuztuaren 29, 30, 31 egunetan eta irailaren 1 egunean, 20:00 orduetan eta 2-an saio bikoitza (20:00 eta 22:30 orduetan) eta 3-an 19:00 orduetan izango dira saioak. Sarrerak Euskalduna Jauregiko lehiatilan eta webean jarriko dira salmentan (www.euskalduna.eus).