IKASTAROAK PABELLÓN 6-en.

ES
EU
P6_ikastaroak

IKASTAROAK PABELLÓN 6-en.

Urtea bukatu baino lehen 2 kurtso antolatuko ditugu Pabellón 6-en. Ikastaroak ez daude aktoreei bakarrik zuzenduak, publiko orokor bati baizik.

Lehenengoa, Bilboko Txotxongilo Jaialdiaren barruan aurkeztuko da. Rene Baker-ek zuzendutako seminario bat objektuen manipulazioari buruz. TXOTXONGILOA eta OBJEKTUA: MEDIUN ETA BITARTEKOA du izenburu. Ikastaroa goizeko eta arratsaldeko ordutegian izango da azaroaren 25 eta 26 egunetan eta lekuak mugatuak dira.

Eta abenduan, TEATRO EN EL AIRE-ren Lidia Rodríguez Corrales-ek POÉTICA DEL RITO izena duen zentzumen antzerki buruzko laborategia eskeiniko du. Kurtso hau ez dago aktoreei bakarrik zuzenduta eta bertan partaideek ilunpetan jolastera, xuxurla hitz egitera, ixiltasunaren musika aurkitzera eta bost zentzuen mundua berreskuratzera gonbidatuko dituzte. Ikastaroa abenduaren 12-tik 15-era izango da eta ordutegia zehaztu barik dago (partaideen arabera erabakiko da).

Izena emoteko, bidal ezazue mesedez email bat honako helbidera: info@pabellon6.org

Informazio gehiago:
LOS TÍTERES Y LAS EMOCIONES
POÉTICA DEL RITO

Share on FacebookTweet about this on TwitterPin on PinterestEmail this to someone

Bidali