PABELLON 6EN ANTZERKI ARINAREN SEIGARREN JARDUNALDIETAN “ALEX ANGULO” ETA “KRISELU” SARIAK BANATZEN DIRA IKUSKIZUN ONENEI

ES
EU
unnamed_OK

PABELLON 6EN ANTZERKI ARINAREN SEIGARREN JARDUNALDIETAN “ALEX ANGULO” ETA “KRISELU” SARIAK BANATZEN DIRA IKUSKIZUN ONENEI

Aurreko larunbatean, apirilaren 21ean, Antzerki Arinaren Seigarren Jardunaldien amaiera eta sari banaketa ospatu ziren Pabellón 6en. Azken hilabetean, martxoaren 16tik apirilaren 15era, aukeratutako 15 lan aurkeztu dira eta beste hamaseigarren lan gonbidatu bat, non sektoreko berrogeitahamar profesional baino gehiago hartu dute parte. Guztira 15 egunetan zehar ospatu dira ikuskizunak, ia 200 saioekin eta antzerki arineko 60 ordu baino gehiago izan dira publiko murriztu batentzat ez ohizko lekuetan.

Ikuskizun hoberenarentzat, Alex Angulo saria, 3.000 eurotako diru-kopurureakin eta Bilboko Udaletxeko Kultura Sailaren eskutik, “El gato de Schrödinger” lanarentzat izan da. Mikel Fernandinok idatzi eta Aitor Fernandino eta Mikel Losada aktorren antzezpenarekin. Beste alde batetik, “Agur eta Dolore” lanak, euskeraz egindako lanik onenaren “Kriselu” saria irabazi du, beste 3.000 eurotako diru-kopuruarekin eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren eskutik. Iraia Elías eta Miren Gaztañagaren lana, beraiek antzeztuta eta Amancay Gaztañagaren begiradapean. Pabellón 6en Antzerki Laborategiak 500 eurotako saria eman dio Iñaki Urrutia aktoreari, gizonezkoen antzezpen lanik hoberenagaitik eta beste ex aequo Karmele Larrañaga eta Iratxe Urkiaga aktoreei emakumezkoen antzezpen lan hoberenagaitik.

Edizio honetan, epai-mahaiak eta publikoak ez dute bat egin eta ikusleen botoen gehiengoak “Ponme tu historia aquí” eta “(Des)Kontrolatuak” lanentzat izan dira. Lehenengo hau María Goirizelayak idatzita eta zuzenduta, Ane pikaza eta Olatz Ganboa aktoreekin eta Ibon Belandiaren zuzeneko musikarekin; bigarrena, Karmele Larrinaga eta Iratxe Urkiagaren lana, Iratxe Urkiagak idatzita eta Itziar Ituñoren zuzenketa lanarekin.

Sariez gain, aukeratuak izan diren lan guztiek, SGAE Fundazioaren eskutik testu dramatikoen sormenari suspergarri ekonomiko bat eman zaie.

Ekitaldira Lorea Bilbao (Euskera eta Kulturako Foru Diputatua) eta Ana de Castro Rubalcaba (Euskara Zuzendaria); eta noski, epai-mahaikedeak, ikusleak eta jardunaldietan parte hartu duten aktoreak, zuzendariak, idazleak…. Ekitaldia Ibon Belandiaren kontzertuarekin amaitu da, honela, urtetik urtera gero eta publiko berri eta ugariagoa erakartzen duten jardunaldi hauei jai amaiera eman zaie, aurten, aurreko urteko emaitzak askoz hobeagotu direla ospatzeko.

Share on FacebookTweet about this on TwitterPin on PinterestEmail this to someone

Bidali