Ramper

ES
EU
Loading Events

Este evento ha expirado.

RÁMPER, vida y muerte de un payaso

Rámper lanak Ramón Alvarez Escuderoren bizitza kontatzen du, XX. Mende hasierako pailazo famatuenaren bizitza. 2015. urtean Cafe Bar Bilbaoko gidoi laburren saria irabazi zuen Imanol Ituiñoren testuan oinarrituta dago lana.

Testu eta zuzendaritza:

Imanol Ituiño

Aktorea:

Juan Paños

Argiztapen diseinua eta koordinazio teknikoa:

John Luhman

Jantziak:

Nuria Martínez

Luthier:

Manuel Marín

Ikusentzunezkoak, soinua eta eszenografia:

CANCAMISA teatro

Off ahotsa:

Victor Antona

Lan honek Ramper zenari omenaldi bat egin nahi dio, ikuskizun eta umorearen figura garrantzitsuari. Horretarako, bai Ramper eta pailazoa interpretatzen zuen aktorea berpiztuko dituzte.
Monologo honetan Ramper eta Ramon gaur egun aurkitzen dira, antzoki baten, euren istorioa entzun nahi duen norbaiten bila. Eta ez zaie errez izango, 50 urte baino gehiago hilik baitaramate…

RAMPER personaiari buruz:

Ramper eszentriko bat izan zen, 20. hamarkadatik 50. hamarkadara Espainiak izan zuen pailazorik ezagunena.
Guda zibilean gehien kobratzen zuen artista izan zen. Horren famatua zen bere aurpegia zuten jostailuak saltzen zituztela, bere izena zeramatzaten anis eta coñac-a eta marrazki bizidun bat eta guzti zeukan 1947. urtean.
Bromak bai errepublikarren eta nazionalen aurka egiten zituela esaten da, eta honen ondorioz, batzuk diote gau bat baino gehiago gartzelan pasatu zuela.
Ramper ere Ramon Alvarez Escudero zen, familia gizon bat, zeinek gogotsu eta gelditu barik lan egin behar izan zuen bere familia aurrera ateratzeko. Txiro hil zen, garaiko beste hainbat artista bezelaxe, Sevillako hotel baten logelan.
Ramper famaren iragankortasunaren, artistaren barne gatazka eta burrukaren eta ikuskizunaren munduaren zailtasunaren adibidea izan zen ere. Ramper ere 2015. urtean Cafe Bar Bilbaoko gidoi laburren saria irabazi zuen lana izan zen. Eta orain, Ramper umorearen maixu honen bizitza kontatuko duen lan hau ere bada.

JUAN PAÑOS antzezleari buruz:

Juan Paños bere bizitza artistikoa gutxinaka hasten dabilen aktore gazte bat da.
Juan Paños mago goiztiarra da, eta 12 urterekin Madrileko Houdini aretoan hasi zan bere trikimailuak egiten. 15 urterekin antzerkia ikasten hasi zen, bere presentzia eszenikoa hobetzeko asmotan.
Juan Paños ere inprobisatzaile eta pailazoa da. Gabriel Chamé eta Hernán Gené izan ditu maisu. Keinu eta antzerki fisikoa ikasi du Hernán Genéren eskolan eta antzezpena Mar Navarro eta Andrés Hernandezen eskolan. Vicente Fuentes izan du ahotsan maisu. Carles Alfaro, Ernesto Arias edo Heidi Steinhardt bezalako izenekin eszenaratze eta dramaturgia lanak egin ditu.
2016. urteko urrian Teatro de la Abadia-ko aktoreen trebakuntza taldean sartu zen, eta “Palabra Cervantina” praktika batzuekin bukatuko zen prozesua. Hemendik “Dos nuevos entremeses nunca antes representados” jaioko da, Ernesto Ariasek zuzendua. Gaur egun Alcalá de Henares-eko Corral de Comedias-en dago ikusgai.
Juan Paños ere musikaria da, Hernán Gené-ren George Dandineko aktore eta bertan jotzen den zuzeneko musikaren idazlea baita.
Eta orain, Juan Paños Ramper berpiztuko duen aktorea da.

IMANOL ITUIÑO egileari buruz:

Imanol Ituiño magoa da, irratian egiten du berba eta eszenatokia du gustoko. Ikusentzunezko komunikazioa ikasi zuen EHUn. Euskadi Irratian eguaztenero azaltzen da eta magiaren inguruko pasarte eta istorioak kontatzeaz gain, magia irratiz egiten du. Bere lehen liburua publikatu berri du, mago profesionalei zuzenduta, non irratian magia egiteko beharrezkoak diren teknika eta sekretuak kontatzen dituen.
2015. urtean Café Bar Bilbaok antolatzen duen antzerki testu laburren lehiaketa Ramper lanarekin irabazi zuen. Testu honetatik jaio zan lan luze hau.
2014. urtean Areto Magian Bigarren Sari Nazionala irabazi zuen.
2013. urtean, BilbaoArtek eskeintzen dituen beka bat lortu zuen, eta horrela “Ilusión” jaio zen, Bilboko magoen historiaren inguruko dokumentala.
Interpretazio graduondo bat burutu zuen EHUn eta klown ikastaroak burutu ditu, besteak beste Alex Navarro, Iosu Florentino eta Sergio Danerirekin.
Adrian Schvarzsteinek gidatutako komedia fisikoa eta kale antzerki ikastaroa burutu zuen, baita Carlos Martinez mimo internazionalaren pare bat ikastaro.
Gaur egun magia egiten du eta bere trikimailuei esker antzokiak zeharkatzen ditu bere ikuskizunekin.

Ostirala 09, Ekaina 20:00
AMAITUTA
ERRESERBATU
Igandea 18, Ekaina 19:00
AMAITUTA
ERRESERBATU

Bidali