Zerura eroria

ES
EU
Loading Events

ZERURA ERORIA

Zerbait al dago hil ostean? Zerbait badago, nora goaz? Gora? Behera? Bizitutakoaren arabera erabakiko al da norabidea? Ezinbestekoa da bizitza produktiboa eramatea hildakoekin joan ahal izateko? Nola deitzen dira hilda zaudenean dituzun bizipenak? Hildakoen bizipenak? Bizi penak? Hil penak?

Antzezleak:

Florentino Badiola, Aiora Sedano eta Aitor Fernandino.

Testua:

Mikel Fernandino.

Zuzendaritza:

Pablo Ibarluzea.

Euskerara itzulpena:

Iñaki Ziarrusta.

Jantziak:

Enriqueta Vega.

Kartelearen diseinua:

Estibaliz Valiño.

Bizitzaldi ez gauza bezain zozo baten ondoren, Armandok zeruan atseden hartzea besterik ez zuen nahi. Baina kapitalismoaren atzaparkadak eta krisi ekonomikoa zeruraino iritsi dira eta ez zuen espero bere produktibitate eskasak atseden hartzea galaraziko zionik. Sartzerik izango al du? Eta zuk, etxeko lan guztiak eginda dituzu arimen mundura bidaiatzeko?

ZERURA ERORIA ikuskizunari buruz:

ZERURA ERORIA komedia zoroa da, ganberroa eta lotsabakoa. Barre algarakadak eragitea da lan honen funtsa, oinarria eta helburua.

Publikoaren konplizitatea bilatzen dugu Armandoren gorabeherak kontatzen dugun bitartean, hain zuzen ere klown eta buffoi teknikak erabili ditugu Zerura Eroria sortze-prozesuan. Eta horretarako teknika hauetan aditua den Pablo Ibarluzea zuzendari bezela izan dugu.

Mikel Fernandino-ren textu zoragarri batetik hasita, muntai-joku bat izango balitz bezela, zatitu, ordenatu, moztu, gehitu eta birmontatu egin genuen. Honetarako Iñaki Ziarrustaren laguntza paregabea izan genuen eta euskerazko moldaketaz gain bere ikutua eman zion. Azkenik Enriqueta
Vega-ren jantzi diseinu zoroa eta itzela gehitu genion eta Javi Kandelaren argiztapena.

Espazio anitzetara moldatzen den ikuskizuna da, hau da, leku ertain eta handietara baina baita ere espazio txikietan egin daitekeen. Izan ere, aktoreen lanean oinarritzen den obra da eta eszenografia sinple bat lagungarri bihurtzen delarik.

Erritmo bizia ezarri diogu antzezlanari eta halaber pertsonai ezberdinen sartu-irteerak, eromen hau paregabea izan dadin.

Komedia freskoa eta burugabea sortzea izan zen ANODINO TEATROA taldearen helburuetariko bat. Eta lortu dugula uste dugu baina ez dugu guk bakarrik esaten. Ikuslegoaren harrera eta kritikaren hitzek horrela diote.

Florentino Badiolari buruz:

(Donostia 1974) 1999an hasi zen aktore lanean eta Pasaiako Interruptus konpainiarekin egin zituen lehenengo urratsak. Ander Lipus, Maite Agirre, Leo Bassi, Pep Vila eta Cesar Sarachu antzezleen eta Legaleón-T eta Oihulari Klown konpainien eskutik jaso zuen prestakuntza, besteak beste. Gerora, Oihulari Klown konpainian aritu zen aktore. Kabia antzerki laborategiaren sortzaileetakoa izan zen, eta Hortzmuga zein Atx konpainiekin ere lan egin du.

Aiora Sedanori buruz:

(Bilbao 1982) Arte performatiboetan (Leeds Metropolitan University) eta Arte Dramatikoan (BAI) lizentziatua. Aristidis Vargas, Chapitó eta Lavi e Belekin landu du bere prestakuntza, eta Idoia Zabaleta zein Odin Teatrorekin dantza. 2003tik hona hainbat konpainiarekin aritu da: Kukubiltxo, Hortzmuga, Zero Teatro, Glu-Glu, Bibote Gorriak eta Eidabe, aipagarrienak. Sortzailes eta interprete da Aiora hainbat arlotan: antzerkia, dantza, musika… eta baita, bideo-sortutzan ere. Plataforma Tiranteren sortzaileetakoa dugu.

Aitor Fernandinori buruz:

(Donostia 1974) Arte Dramatikoan lizentziatu zen Getxoko antzerki eskolan 2002. Urtean, eta, harrezkero, etengabe ari da bere burua janzten eta prestatzen dela zinemagintza, testugintza zein clown ikasketak eginez. Antzergintzako diziplina desberdinetan sakontzeko aukera izan du lan egin duen konpainiekin: Ados Teatroa (Decameron), Deabru Beltzak (Les tambeurs de feu), Maskarada (Arkimedesen Printzipioa), Txalo (Pottola) edo Pabellón 6ko Antzerki Laborategian (Godot).

Pablo Ibarluzea Garmillari buruz:

Aktore, zuzendari eta pedagogo ospetsua da, ezaguna batez ere, antzerki fisikoan eta Klown teknikan. Máscara Neutra, Klown eta Mugimendu irakaslea izan da Pariseko l´Ecole Philippe Gaulier. Honi buruz kurtso ezberdinak eman ditu herrialde ezberdinetan: Frantzia, Ingalaterra, Irlanda, Noruega, Suecia, Brasil edo Argentina.

Mikel Fernandinori buruz:

(Donostia 1984) Arte Ederretan eta Antropologian litzentziatua. Idazle bezain antzergile. Trino antzerki konpainiako kide izanik hainbat lan idatzi ditu, eta horien artean azpimarratzekoa da Amor breve en un acto vandálico. Lan horrekin sari ugari irabazi du, Alex Angulo saria, besteak beste. Colectivo literario Gilles de Rai taldearen sortzaileetakoa eda gidoilaria. Antes todo esto era campo literatur aldizkariaren sortzaile, argitaratzaile eta idazle ere bada.
La gravedad del asunto diskoa grabatu du Pezpsiquiatra musika taldeko kide eta konpositore izanik.

Astelehena 27, Martxoa 20:00
LEKU LIBREAK
ERRESERBATU

Bidali