ES
EU
Loading Events

Pabellón 6 kulturguneak duen beste zenbait helburuen artean, antzerti-lanarekin jarraitzeko asmoz, 2015ean Pabellón 6ko Gazte Konpainiaren lehenengo promozioa sortu zuen. Arte eszenikoen esparruan proiektu aitzindaria den hau Pabellón 6ko antzerki laborategiaren ekimenez sortu da, eta Bilboko Udalaren eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren artean bultzatutako kontrataziorako 2015 Enplegu Planaren laguntzak izan ditu.

Antzezleak, 25 urte baino gutxiago dituztenak , Euskadiko zenbait antzerki eskolatetakoak dira. Batzuentzat lehenengo lan profesionala izango da hau eta beste batzuentzat hasiberri duten ibilbidearen jarraipena.

Hurrengo urteetan jarraitzeko asmoz sortzen da, etorkizunean beste antzezle zein zuzendari taldeak parte hartu ahal izateko.

Laster, 2017ko martxoan, Pabellón 6ko Gazte Konpainiaren bigarren promozioarekin “LOS ABORÍGENES” lana estreinatuko da. Ikuskizun hau, Lorca, Dalí eta Buñuel famatuen irudiaren inguruan oinarritzen da, Felipe Lozak zuzendaritza eta antzerkigintza burutuz.