Urak ttiki dire
Erabateko estrainaldia. Testu gordina, samurra eta poetikoa aldi berean, drama, komedia eta absurdoaren arteko ur artean igeri eginez; bertan galderak, desioak, oroitzapenak eta ametsak amaigabeak dira.

Laburpena: Ilargi etxetik alde egiteko beharraz basoan galduta dagoen bainera batera doa, hankak freskatu eta garbitzera, etxeko pisutik libre sentitzen baita bertan. Willi agertuko da ezustean, ihesean ere, bertan betetzeko mandatu garrantzitsua baitauka, helburu suntsitzailea eta definitiboa. Bihotz handi biren arteko erlazioa hasiko da, iraganaz, etorkizunaz, badenaz eta ez denaz, borrokaz, maitasunaz, itxaropenaz zein amaieraz mintzatuko dira.
FITXA
Testua: Gaizka Sarasola.
Jokalariak: Ane Zabala eta Galder Perez.
Zuzendaritza: Kerra Gabikagogeaskoa.
Eszena aholkularia: Aiora Sedano.
Argiztapen diseinua: Zigor Gorostiola.
Espazioa eta atrezzoa: Jono & Lulu.
Teknikoa: The Kuñaus / PatxiQ.
Prentsa: Goizalde Landabaso.
Irudiak: Nino Monero.
Ekoizpena: Gilkitxaro

DOSSIERRA
Ikuskizunari buruz
Ilargi eta Willik mendian topo egingo dute, ez dute elkar ezagutzen. Zapalduriko
morkotsa den bidean, iraganeko iratze metak baino ez daude. Ilargi etxetik alde egiteko beharraz doa bertara, hankak freskatu eta garbitzera, etxeko pisutik libre sentitzen baita bertan. Aitak beti erraten zion bertan izan zela zoriontsuen. Willi zerbaiten bila dabil, ihesean. Erregea eta bere segizioaren zain dago. Eginbehar garrantzitsua dauka, helburu suntsitzailea eta definitiboa.
Orduan pertsonaia biren, bihotz handi biren, arteko erlazioa hasiko da, iraganaz, etorkizunaz, badenaz eta ez denaz, itxaropenaz zein amaieraz mintzatuz, hori dena elkarrekin bizitzen ari direla ohartuko diren arte.
Itxaropenak, amesgaiztoak, frustrazioak, maitasuna, bakardadea eta elkar ezin ulertzea behin eta berriz agertzen dira bidean. Hala ere, bada herri honetako eguneroko bizitzan ondorio asko izan dituen bestelako gai potoloa: borroka, pertsonen arteko borroka, pertsonen aurkako borroka, borroka armatua, borroka poetikoa, existitzen ez diren borrokak, galdutako borrokak, irabazteko borrokak…
Horrela, samurtasunez eta poesiaz beteriko testu batean asko dira planteatzen diren galderak, hainbeste dira bete beharreko desioak, gehiegi baitira bete ez diren ametsak. Hori guztia biltzen du egileak testuan, ohikoa duen idazkera poetikoa eta antzerki absurdoaren arteko nahasdura eginik.

GAIZKA SARASOLAri buruz
Gaizka Sarasola Iartzabal (Lesaka, 1974). Txistulari eta musika irakaslea. Mairu Antzerki Tailerraren sortzaileetariko bat. Talde honen zenbait lanetarako musika sortu eta testuak idatzi ditut; horien artean 2005an Bortzirietako Kafe-Antzerki Beka saria jaso zuen “Erregea, soldadua eta bufoia” antzezlanarekin. Musika arloan, “Ixuriak” eta “Ez naiz deusen jabe” diskoak kaleratuak ditu Xabier Erkiziarekin batera.

ANE ZABALA GABIKAGOGEASKOAri buruz
Ane Zabala Gabikagogeaskoa (Bilbo, 1975). Kazetaria eta aktorea. Gilkitxaro antzerki taldeko aktore eta sortzailea (1993tik gaur egunera arte, hamaika antzerki eta kultur proeiktu egin izan ditu) Informazioa zientzietan lizentziatua, Arte daramatikoan graduondoa egin zuen Artebi eskolan eta Arte dramatikoan Postgradoa EHUn. Gilkitxaro anzterki taldearekin hainbat lanetan parte hartu du, “Infernuko atarian”, “Trokaolatarrak”, “Elevator”, “Honolulu, leku bat”,” Mirande
Kabareta”, “8 Begi”. Glu Glu ekoiztetxearekin “Hiru Txerritxoak” “Txanogorritxo eta marrubi zaporeko gaztainak” lanak taularatu ditu. Zuberoako Hebentik elkartearekin Fernando Arrabalen “Gernika” antzezlanean parte hartu zuen.

GALDEZ PÉREZi buruz
Galder Perez (Bilbo, 1975), Ane Zabalarekin batera Gilkitxaro taldeko
sortzaileetako bat da. bera bezala ere, kazetaria bada ere, azken urte hauek antzerkigintza mundua hazi eta hezia izan da. Ibilbide oparoa egitea lortu da antzerkian idazketa lanekin (zenbait sari jasotakoa), aktore gisa edota zuzendari lanetan. Aipatzekoa da batetik enkarguzko lan arrakastatsuen zerrendan izan daitezkeen batzuk “Cocidito madrileño” edo familia ikuslegoarentzat “Ahatetxo itsua” esaterako. Egin duen azken lanean artean nabarmentzekoa da idatzi eta zuzendutako “Su Txikian” antzezlana, euskal gatazka konpontzen laguntzeko egindako elkarrizketen inguruko antzerki dokumentala.

ZIGOR GOROSTIOLA SAUCE-ri buruz
Zigor Gorostiola (Bilbo, 1978) psikologia ikasketak egindako da, baina azken hamarkada luzea antzerkigintza eta eszenarako argiztapen lanetan eman ditu.
Zenbait antzokietako arduradun teknikoa izan da eta bada ere. Azken bolada honetan, espazio eszenikoen argiztapen eta proiekzioen inguruan ikerketa lanak egin eta sortu izan ditu. Tartean “Orbe”, sortu zuen, non irudiak eta baliabide teknikoak antzezlan muntaia baten poetika ia osoa osatzen zuen.

GILKITXARO ANTZERKI TALDEAri buruz
Gilkitxaro antzerki taldeak 1993an hasi zuen bere ibilbidea. Garai horietan gazte koadrila batek osatzen zuen kolektiboa. Helburu nagusia antzerkia egitea zuten, euskara hutsez beti, antzerkiaz gozatzea, antzerkian ikasiz jolastea.
Hasierako urte horietako berezkotasuna nagusi zen. Antzezlanak dibertitzeko sortuak baitziren. Urteek aurrera egin ahala, antzerki eta bestelako arte ikasketak gauzatzen joan ziren heinean Gilkitxaroren ibilbide bera ere sendotzen joan zen.
Horrela, Ane Zabala eta Galder Perez geratu dira taldeko kide egonkorrak bezala.
Elkarrekin zenbait antzezlan sortu izan dituzte “Honolulu, leku bat” edota “8 begi” esate baterako. Bata zein bestearekin ehun emanaldi inguru eskaini izan dituzte.
Bestelako esperientziak ere izan ditu taldeak, musikari eta idazle ezberdinekin elkarlana eginez. Hala nola, Edorta Jimenezek taldearentzat idatzi zuen “Mirande Kabareta”. Proiektu honetarako ere musikariekin elkarlana izan zuten, Txuma Murugarren eta Rafa Acevesekin taula gainera igo zirelarik.
Oraingo proiektu berri honetarako bestelako elkarlana jarri nahi dute martxan.
Ane Zabala eta Galder Perez euskal antzerkian izan diren eta diren zenbait saiakuntzetan hartu izan dute parte. Taldearen hastapenetan, laurogeitamargarren hamarkadan, EATAEren batzorde eragilean lanean jardun izan zuten, euskal antzerki taldeen elkartea zen horretan. Orduan aukera izan zuten Euskal Herri osoko antzerki talde eta antzerkigileekin harremana izateko. Nafarroa aldean, Bortzirietan hain zuzen, lekua eta antzerki bidelagunak aurkitu zituzten, Lesakan, Beran, Arantzan. Eta orain, hori antzerki proiektu batekin gauzatu nahi dute.
Horretarako, Gaizka Sarasolarekin harremanetan jarri ziren berriz, duela hamar urteko harremana berreskuratu, eta Lesakako antzerkigile eta musikariak testua idatzi die: “Urak ttiki dire”. Gilkitxaro antzerki taldeak, hortaz, bere hogeigarren urteurrena ospatzeko urak irekiko duen proiektu artistiko berri bati ekingo diote.