PABELLÓN 6n BADeko 7 PROPOSAMEN ESKAINIKO DIRA

ES
EU
bad_2019_banner

PABELLÓN 6n BADeko 7 PROPOSAMEN ESKAINIKO DIRA

Bilboko Antzerki ta Dantza Garaikidearen Jaialdia Bilboko kokaleku ezberdinetan gauzatuko da urriaren 17tik 27ra bitartean. Pabellon 6 aretoan honako proposamen hauek izango ditugu ikusgai:

urriak 18, 21:30etan

RASSEMBLEMENT (GERMÁN JAUREGI & ANTÍA DÍAZ)
Espainia-Belgika.
Dantza garaikidea. 50 minutu.
Bi gorputz betetzen duten lekua ikertzen ari dira, giza harremanek gaurko munduan. Nola “besteak” gure kezken isla gisa diharduen. Nola diskurtsoaren abstrakzioaren aurrean, sinesmenaren, pentsamenduaren aurrean agertzen den beste azal batekiko kontaktua, bultzatzen zaituena, eusten dizuna aldi berean zeuk berari eusten diozun artean. Beste gorputz bat, enigmaren aurreko sentimendu elkarrekikoa gauzatzen eta unibertsal bihurtzen duena.

urriak 20, 19:00etan

EXIT (ANTONIA BAEHR)
Alemania.
Irakurketa-Performancea. Ingeleraz. 70 minutu.
Antonia Baehr-ek mendebaldeko antzokietako fenomeno bat hartzen du abiapuntu, beti bertan dagoena baina inork antzematen ez duena, bere azken lanaren egiteko: larrialdietako ezinbesteko argiak. Beste artista asko bezala, etengabeko ahaleginean ibili da “ikusizko zarata” delakoa ezabatzen, ezinezko bihurtzen baitu egiazko itzalaldi bat izan dadin. Hemen, ordea, bere aurkezpeneko izar bihurtzen ditu argiok. “Exit” lanak argitasunezko eta iluntasunezko inguru batera eramaten gaitu, non distira berdeak aurrez aurre jartzen baikaitu ustez finkoak diren kontrakotasunekin, hala nola “barruan” eta “kanpoan”, “segurtasuna” eta “arriskua” edo “gorputza” eta “irudia”. Lilurazko bidaia bat da antzerkiak erreprimitu nahi izaten dituen gauzetan zehar, zeintzuk sortu baitziren gizateriaren gaineko mendebaldeko irudiaren fantasmak lagundurik.

urriak 21, 20:00etan

TENDRÍAMOS QUE HABER EMPEZADO DE OTRA MANERA (JAVI LIÑERA eta ÉKOMA TEATRO)
Euskadi.
Antzerkia. Gaztelainaz. 80 minutu.
Zer gertatzen da erraztatu ostean, erosotasunagatik edo beste zerbaitengatik, erratzarekin batutakoa alfonbraren azpian gordetzea erabakitzen duzunean? Bada, egun batean usain txarra jarioko zaiola. Hau da, “Tendríamos que haber empezado de otra manera”, komedia beltz bat da, non bi gizajok plan ezarri bati jarraitu beharko dioten bakean bizi ahal izateko. Baina ezer ez da izango pentsatu zuten bezain erraza.

urriak 23, 20:00etan

TIEMPO (ZIRKOZAURRE)
Euskadi.
Zirkua-Dantza. Testu gabekoa. 35 minutu + Sormen prozesuaren inguruko hizketaldia.
Ukaezina da existentzia eta denboraren arteko lotura. Zer gara gu denborarik gabe?
Bata bestearen parte gara; bata-bestearen menpeko; nahitaezko bidaideak.
Zure denbora zeure barruan sortzen da. Zure denbora ez da nire denbora. Adimen eta gorputz beste denbora paralelo daude.

urriak 25, 21:30etan

TRAICIÓN (TG STAN)
Belgika.
Antzerkia. Frantsesez. 90 minutu.
Harold Pinterrek 1978an idatzi zuen “Traición”. Obra horretan, ohiko amodio-hirukote baten istorioa kontatzen da, non Emmak zazpi urte daramatzan Robert bere senarra engainatzen Jerry haren lagun onenarekin.
Egitura dramatiko ezohiko batez baliatuz, obra azkenetik hasi eta hasieran amaitzen baita, Pinterrek leialtasunaren, zintzotasunaren eta nork bere burua engainatzearen gaiak ikertzen ditu, besteak beste. Lantzen dituen pertsonaiak harrapaturik geratzen dira oro erretzen duen pasio baten ezin irautean, borrokatu egiten dira beren eguneroko existentziaren erdipurdikotasun ezin saihestuzkoaren kontra, eta handioski bizi nahi dute mundu txikiegi batean. Bisturia balerabil bezala, agerian uzten ditu bere pertsonaien urguilua eta irritsak, gezurrak eta ahultasunak, etaegokitasun handiz lortzen du darabilen estilo lakoniko eta gupidagabearekin, amodioa gorestea eta aldi berean lotsagarri uztea. Era horretan, Pinterrek goratu egiten du giza harremanen alderdi prosaikoa, poesia bihurtzeraino

urriak 26, 21:30etan

REBOTA, REBOTA Y EN TU CARA EXPLOTA (AGNES MATEUS Y QUIM TÁRRIDA)
Katalunia.
Antzerki garaikidea-Performancea. Gaztelainaz. 75 minutu.
Maizago lehertu beharko litzaiguke bizia aurre-aurrean!
Azken 10 urteotan astero bi emakume hiltzen dituzue, eta guk geure burua defendatzen eta justifikatzen jarraitu beharra daukagu etengabe. Hori bai, ez dadila falta minutu bateko isilaldia udaletxe aurrean hilketa bat gertatzen den bakoitzean. Emakumeok ez dugu “galtzen” bizia, erail egiten gaituzte. Beren izenez dei ditzagun gauzak. Mintza gaitezen gure pasibotasunaz, gure abandonuaz, geratzen zaigun itxaropenaz, amodioaz, desamodioaz, bortizkeriaz, zure bortizkeriaz…
Maizago lehertu beharko litzaiguke bizia geure aurre-aurrean!

urrial 27, 20:30etan

FAENA (VÉRTEBRO)
Andaluzia.
Dantza. Testu gabekoa. 80 minutu.
Faena” kontzertu bat da, lanaren, ahaleginaren eta eraikitzearen ideiez zeharkatua. Zeremonia bat da, non gure gorputz ahaldunduek ikus baitezakete nola generoa su hartuta dagoen ingurumarietan.
Gure “Ciclo de las peregrinaciones” atariko bat da, “Díptico por la identidad-ena”, eta zenbait pieza zenbakituk osatzen dute, nortasun iragazkorraren kontzeptua dutela aipu; eraikuntza- eta irudimen-ariketa kolektibo bat, non saiatzen baikara nortasun berrien gaineko informazioa jasotzen, agerira ekartzen eta joera nagusiarekin alderatzen.
“Díptico por la identidad” 2013an egin zen ikerketa berezi bat da, nortasun-auzien inguruan, pentsamendu- eta ekintza-inguruabar bat proposatu nahirik, generoaren, fedearen, politikaren edo sexualitatearen kontzeptu iragazkorrak agerira ekartzeko.

Sarrerak BAD BILBAO web orrian www.badbilbao.eus
Share on FacebookTweet about this on TwitterPin on PinterestEmail this to someone

Bidali