PABELLÓN 6 SARITU DUTE ADE SARIEN 38. EDICZIOAN

ES
EU

PABELLÓN 6 SARITU DUTE ADE SARIEN 38. EDICZIOAN

Bilboko aretoak ‘Adolfo Marsillach’ saria jaso du, Eszena Zuzendarien Elkarteak ematen duen antzerkigintzan egindako lan esanguratsuagatik.

 
Pabellon 6ek ‘Adolfo Marsillach’ saria jaso zuen joan den astelehenean, martxoak 3, antzerkintzan egindako lan esanguratsuagatik, 14 urte hauetan sorkuntza, erakustaldi eta topaketa ezberdinen gune izan delako, Bizkaiko antzerki-sarea birsortzen lagundu duelako eta lurraldeko arte eszenikoen profesionalen belaunaldi berrientzat harrobi bihurtu delako.
 
Saria, INAEMeko zuzendaria den Paz Santa Ceciliak eman zuen, Espainiako Eszena Zuzendarien Elkartearen (ADE) Sarien 38. galan, Madrilgo Komedia Antzokian. Ramón Bareak jaso zuen saria eta hitzaldian ez ziren falta izan bere ohiko esaldi ezagunak: “Pabellón 6 no existe se está inventando el público” eta “seguimos, seguimos“. Bukatzeko, Irene Bauri eskeinitako hitz politak ere egon ziren, urte hauetan zehar proiektua bultzatzeagatik eta babesteagatik.
 
Adolfo Marsillach saria beste edizio batzuetan jaso dituztenen artean daude: Fernando Gomez Grande, Teatro Guirigai, La Machina Teatro, Teatro Alternatiboen Sarea, Atalaya Teatro, Ribadaviako Antzerki Erakustaldia, Teatro do Noroeste, José Maria Labra, Etelvino Vázquez, Jose Sanchis Sinisterra, Zaragozako La Estacion Antzokia, Cuarta Pared Aretoa, Union de Actores, Compañia Teatro Corsario, Julia Gutiérrez Caba, Fernando Fernán Gomez, Almagroko Antzerki Klasikoko Jaialdia, Ángel Fernandez Montesinos, Emilio Burgos, Francisco Nieva, Madrilgo RESAD, Nuria Espert, Adolfo Marsillach, Primer Acto Aldizkaria, Juan Margallo, Institut del Teatrat de Barcelona,…
 
Azkenik, aipatu, 14 urte hauetan zehar, Pabellón 6 eta Gazte Konpainiak 50 ekoizpen sortu dituztela. Horietatik 34 Pabellón 6eko Antzerki Laborategiaren ekoizpenak izan dira (propioak 24 eta koprodukzioan eginikoak 10) eta gainontzeko 16 lanak Gazte Konpainiaren ekoizpenak izan dira. Gainera, Antzerki Arineko Jardunaldien 12 edizioetan 179 pieza antzeztu dira.





IMG-20240207-WA0020
IMG-20240207-WA0020