CEUTA, CIUDAD Y FRONTERA
Argazki erakusketa
Fidel Raso.
Ceuta deja un sinfín de interrogantes. Una ciudad militarizada que se encuentra en continua tensión por tratarse de la puerta de África a Europa.
Aunque Ceuta desarrolla multitud de acciones entorno a la integración multicultural y religiosa se encuentra sometida a tener un continuado desafío de la inmigración y se encuentra con un olvido institucional.
Por lo que se muestra una ciudad con múltiples asentamientos ilegales, una ciudad tomada por el ejercito y policía. Que retrasa cualquier decisión de mejora social y cultural a corto plazo. A lo que hemos de añadir el bronco ambiente que las instituciones y los partidos políticos mantienen en la ciudad.
El fotoperiodista Fidel Raso retrata la situación desbordada de estos hechos dando visibilidad a lo que acontece.
Ceuta hiria eta muga
Topikoa dirudien arren, Ceuta ezezagun handia da, bere herrialdean bertan. XX. mendearen zati handi batean, Ceutari buruz penintsulan zeuden erreferentzia bakarrak soldaduska eta legioa ziren. Izaera militarrarekiko lehentasunezko arreta hori mugarantz lerratu da gaur egun. Izan ere, Ceuta –Fidel Rasok erakusketa honen izenburuan dioen moduan–hiria eta muga da. Kasu honetan, Maroko herrialde azpigaratuarekiko muga. Hesi bikoitzeko zortzi kilometro daude herri baten eta bestearen artean.
Ceutako Hiri Autonomoa bizitza osoan izan da kulturen arragoa, ez soilik orain. 2004. urtera arte itxaron behar izan da bertako lehenengo kokalekua deskubritzeko. Kristo aurreko VII. mendekoa da. Geroztik, feniziarrak, erromatarrak, arabiarrak eta kristauak bizi izan dira bertan, bata bestearen ostean heldutako oldeetan. Gaur egun, 75.000 biztanle inguru ditu, eta euretako askok “lau kulturen” hiria izenarekin ezagutzen dute. Izan ere, kristauak (praktikanteak edo jatorrizkoak), %30eko portzentajea duten musulmanak, juduen komunitateko 600 kide inguru eta 200 familia hindu daude. Ceutan berdin-berdin entzuten dira eliza katolikoen kanpaiak zein meskitetako minareteetatik errezorako egiten den deia; Gabonak, Yom Kipurra, Ramadana eta Diwalia ospatzen dira.
Baina errealitate hori minimizatuta geratzen da, mugarekin erlazionatutako albisteen aurrean. Schengeneko Itunari esker, herrialde desberdinetako mugako probintzien arteko mugak pasaporterik gabe zeharkatu daitezke. Beraz, 20.000 tetuandar inguruk egunero zeharkatzen dute muga, Ceutan lan egiteko. Sarritan, Tarajaleko mugako igarobidea kolapsatu egiten da, ‘zamaketari’ izenarekin ezagututakoen joan-etorriengatik. Zamaketariak dira hirian erositako merkantzia fardel itzeletan eta sorbalden gainean eramaten duten gizon eta emakumeak. Gero, oinez joanda, euren herrialdean saltzen dute merkantzia hori. Jarduera honen ondorioz, urtero 1.300 milioi euroko negozio bolumena sortzen da. Kopuru ez-ofiziala da, ez baitago aduana komertzialik. Batzuek mugako hesiaren gainetik (hiru metroko altuera) botatzen dituzte kontrabandoko fardelak, eta ‘boleibol jokalariak’ izena jarri zaie.
Euren gogoz kontra bada ere, Ceutako egunerokotasuna etorkinek ere osatzen dute. Gehienak azpisahararrak eta aljeriarrak dira, eta Aldi Baterako Egonaldietarako Zentroan (CETI) hartzen dituzte. Edozelan ere, albisterik ikusgarrienetan agertzen direnek metodorik harrigarri eta arriskatuenak erabiltzen dituzte miseriaren muga zeharkatzeko: kotxe baten motorreko piezen artean ezkutatuta edo itsasoz, neoprenozko trajea duten igerilariekin, ‘hegatsdunekin’ batera.
Ceuta hiri ederra da, itsasoak eta ozeanoak bustitakoa. Era berean, gizateria inguratzen duten zorigaitz batzuek ere bustitzen dute, eta horiek nabarmenago geratzen dira Ceutan, “hirugarren” eta “lehenengo” munduen arteko muga den aldetik.
Tamara Crespo
(El Faro de Ceuta Egunkariko kazetaria)