En el país de las sombras

ES
EU
Cargando Eventos

EN EL PAÍS DE LAS SOMBRAS

Itzal-antzerkiak munduan zehar duen presentziaren gaineko erakusketa ibiltaria eta tailer pedagogikoa.

Konpainia:

SOVINT.

Imparten:

Pep Beltrán eta Petrina Vassou.

Tailer pedagogikoa (itzalak antzerkia, narrazioa, figurak sortu eta maneiatu).

4 urtetik gorako ikusleentzat.
Iraupena: 60 minutu.

Itzal-antzerkiari buruz:

Gizon-emakumeok ditugun espresio modu zarrenetako bat da itzal-antzerkia.
Antropologoen ustetan, aurre-historian jaioa da. Suak argiztatutako haitzuloetan, suak berak sortaraziko itzalek gaur egun gugan duten eragina bera zuten gure arbasoengan ere.
Antzinatik Txinan jorratutako arte hau India eta Indonesiatik zabaldu zen, XVI.mendean Grezia eta Turkiaraino iritsi zela. Mendebaldera, berriz, XVIII.mendean ekarriko zuten Txinan eta Vietnamen egondako misiolariek. Pantaila batean proiektatuz, zinearen aitzindaria dugu itzal-antzerkia!
¡El teatro de sombras con las imágenes proyectadas en una pantalla fue el antecesor lejano del cine!
Egun, hamaika dira milaka urteko arte hau munduan zehar zabaltzean diharduten taldeak.

Erakusketari buruz:

Tradizio ezberdinak sorburu dituzten itzal-antzerkiari lotutako figurak (100 urte baino gehiago duenik, besteak beste) izango dira ikusgai, helduek eta umeek jolastu eta ukitu ditzaten.
Una pequeña exposición con figuras auténticas de teatro de sombras de diferentes tradiciones. Erakusketa bisitatu bitartean, itzal-antzerkiaren historia, etnologia eta mitoen gaineko hainbat datu jasoko ditu ikusleak. Ipuin-kontaketa, interaktibo eta atsegina, ikusleriaren adinetara moldatua da.

Tailerrari buruz:

Ikusitakoaren eraginpean, nork bere figura propioa egingo du, imajinatzen duen bezala, baita etxera eroateko bere antzokia ere. Hau guztia, oso material xumeak erabiliz: oinetako kutxa bat, papera eta pegamendua. Tailerra eta erakusketa adin guztietara moldatzen da. Hezitzaileentzako tresna miresgarritzat jotzen dugu.

Kulturen Museo Ibiltariari buruz:

Kulturen Museo Ibiltaria kulturgintza suspertzeko Sovint taldearen ezinbesteko egitasmoetako bat dugu. Sovinten “bestea”, ezberdina dena, ezagutzeko beharra defendatzen dugu, horrela aurkitu eta eraikiko ditugu lotzen gaituzten ulertze-kultura zubiak.
Gure proposamena, alegiazko-irudien menpeko mundu honetan, jatorrizko objektuaren zirrara berreskuratzea da. Esperientzia emozionala eta sentsoriala baliatu ikasi egiteko. Horretarako daude ikusgai Kulturen Museo Ibiltariak dauzkan jatorrizko objektuak; munduko alde guztietatik ekarritako mila baino gehiago objektu, gure geografian zehar bueltaka dabiltzanak hainbat erakusketa-tailerretan antolatuta. Pertsonei buruz berba egiteko edota jakin-mina suspertzeko aitzakia baino ez da objektua Irisgarritasuna egitasmoaren ardatzetako bat da: geografikoki, ikastetxeetara joaten gara museoaren aretoak hezkuntza-erkidegoari zabaltzeko; fisikoki,
aretoek ez dute kristalarik, objektuak bertan daudela, ukitzeko, beraiekiko hartu-emanetan hasteko zentzuen bidez.
Edukiak moldatuta daude, curriculum guztiekin zein gaitasun intelektual eta funtzional guztiekin bat egin dezaten.
Esperientzia abiapuntu, gure objektu propioak egiteko tailer monografikoak egiten ditugu erakusketarekin batera.

Igandea 24, Azaroa 10:30
LEKU LIBREAK
ERRESERBATU

Bidali