Jauria

ES
EU
Cargando Eventos

Este evento ha expirado.

JAURIA

(BAI) Bizkaiko Antzerki Ikastetegiko laugarren mailako ikasleak.

Zuzendaritza eta egilea:

Olatz Gorrotxategi.

Antzezleak:

Aitor Arabiourrutia, Aroa Blanco, Garbiñe Aranbarri, Jon Blanco, Marina Lapuente, Sonia Reoyo, Usue Martínez.

Diseinu grafikoa:

Fer Montoya.

Jantziak:

Lorena Montenegro.

Argiak:

Joseba Lazkano.

Ekoizlea:

BAI Bizkaiko Antzerki Ikastegia.

Koreografia zuzendaria:

Maitane Zalduegi.

“Udako eguzkia, ile garbitu berriaren usaina, tabako gorriarena, txitxarren soinua, bestondoko janari txinatarra, ibuprofenoa eta parazetamola. Laztanak, ukitzea, izar malkoak, eta festako erregina legez sentitzea. Gasolina usaina aparkalekuan, tanpoiak, neure gogoaren oihartzuna, kale katuak, tren bidaiak. Azkazalak moztekoa, aldatzeko arropa garbia, eta neguan tapaki lehor bat. Hau guztia falta dut.”

Historia errepikakor bati lotutako istorioa da “Jauria” non familia bat ondo egin dituenak zein akatsak behin eta berriz bizitzera kondenatu den, kide bakoitza familiaren baitako rola behin eta berriz bizi araztera lotuz. Beti taldean aritzera, artaldeen moduan. Kanpokoa amestea barrukoa gogaitzea bezainbat. Baina guztiaren gainetik, halabeharrez elkarrekin jarraitzera behartutako familia baten istorioa da Jauria.

Ostirala 15, Ekaina 20:00
AMAITUTA
ERRESERBATU

Bidali