KÄFFKA

ES
EU
Cargando Eventos

Este evento ha expirado.

KÄFFKA

Gehitu elkartea eta Ortzadar LGBT, Kamikaz Kolektiboarekin harremanetan jarri zen aniztasun sexu-afektiboaren sensibilizazioa eta ikusgarritasuna jorratzeko antzezlan bat sortzeko helburuarekin. Un espectáculo dirigido a jóvenes, a partir de 10 años.

Texto:

Amancay Gaztañaga, Erika Olaizola y Miren Gaztañaga.

Dirección:

Erika Olaizola eta Amancay Gaztañaga.

Intérpretes:

Edurne Azkarate, Amaia Irazabal, Iraia Elias, Oier Guillan, Mikel Ibarguren.

Música:

Paula Olaz.

Diseño de luces:

Joel Crespo y Jokin Iriarte (Ilun Studio).

Escenografía:

Erika Olaizola, Amancay Gaztañaga, Joel Crespo y Jokin Iriarte.

Jantziak:

Erika Olaizola eta Amancay Gaztañaga.

Diseño gráfico e imágenes:

Josu Torrealday y Karlos Trijueque (TAOM).

2049. urtean gaude. Sistemarentzako nerabezaroa kontrolatu beharreko etapa bat da. Pasioak ez du lekurik gizarte berri honetan. Nerabeen pasioek eragin ditzaketen arriskua eta kaosa ekidin nahian sortu dira Käffka eremuak.
Kontestu Kontestu honetan ezagutuko dira gure bi protagonistak, Lirian eta Orion.

Sobre el proyecto:

Gehitu elkartea eta Ortzadar LGBT, Kamikaz Kolektiboarekin harremanetan jarri zen aniztasun sexu-afektiboaren sensibilizazioa eta ikusgarritasuna jorratzeko antzezlan bat sortzeko helburuarekin.
“Käffka” da Kamikaz Kolektiboa eta Gehitu Elkartearen arteko elkarlanean sortuko dugun antzezlana. 13tik 17ra bitarteko nerabeei zuzenduta dago eta bertan lesbianismoa hartuko dugu gai nagusitzat, nahiz eta ez den konfliktoaren zentruan egongo.

Temas sobre los que hemos trabajado:

Sormen prozesu honetan, kontutan hartuko ditugu gaur egungo nerabeek bizi dituzten errealitate ezberdinak, ikusten duten lanarekin identifikatuta senti daitezen.

1. Maitasunaren gaiaren inguruko hausnarketa; irudi esterotipatuetatik aldendu eta guretzat errealagoak diren harremanak islatuaz. Kasu honetan bi emakumeen arteko maitasuna hartuko dugu oinarri.
2. Emakumezkoak diren bi pertsonaia indartsu planteatzeko aukera paregabea iruditzen zaigu. Emakume hauen arteko maitasun istorioa naturaltasunez
eta askatasunez taularatuko dugu.
3. Nerabeek planetarekin harremantzeko duten modua aztertu eta kontzientzia hartu.
4. Adin honetan gurasoekin duten harreman konplexua aztertuko dugu, bertan agertzen diren itzal eta argiak islatuaz.
5. Droga, biolentzia eta sare-sozialen gaiak tratatuko ditugu.
6. Akzio handiko antzezlana izango da. Ezaugarri hau nerabeekin konektatu ahal izateko zubi erakargarri bat dela uste dugu.
7. Gaur egungo gizartearen izaera kontsumista eta produktiboa isladatuko dugu, interesgarriak iruditzen zaizkigun balioak azpimarratzeko helburuarekin.

Sobre el colectivo KAMIKAZ:

Amancay Gaztañaga, Miren Gaztañaga eta Erika Olaizolak osatzen dugu Kamikaz Kolektiboa. Ibilbide desberdinetatik gatozen hiru sortzaile gara. Antzerkia zein generoaren hausnarketaren inguruan partekatzen ditugun hainbat ikuspegik batu gintuzten 2014ean.

Sobre GEHITU:

Euskal Herriko Lesbiana, Gay, Transexual eta Bisexualen Elkartea, egun, 300 pertsona inguruk osatzen dugu. Helburu bakarrak elkartzen gaitu: gay, lesbiana, bisexual eta pertsona transek dituzten eskubideak osoosorik ontzat hartuak izatea, gure sexuafektibitatea garatu ahal izateko beharrezkoa baitzaigu merezi ditugun duintasunaz eta berdintasunaz gozatzea.
Hala nola orientazio sexualean edota nortasun transexualean oinarrituriko gizarte eta lege-bazterketa orori amaiera ematea.

Sobre ORTZADAR LGBT Elkartea:

Ortzadar LGBT Elkartea irabazi-asmorik gabeko elkartea da eta lankidetzan jardun nahi du erakunde publiko nahiz pribatuekin, aniztasun afektibo-sexualaren eta generoaren arloan, gizarte ireki eta tolerantea, gizabidetsua eta giza eskubideen errespetuan oinarritzen dena erdiesteko proiektuak eta politikak garatu eta lantzeko xedez.
Gaur egun, 3 lan-ildo estrategiko jorratzen ditugu: Prestakuntza edo Irakaskuntza eta Ikerkuntza, Kultura eta Aisialdia; eta Ikusgarritasuna eta Sentsibilizazioa; lan-ildo horien bidez, lankidetza-sarea zabaldu dugu, LGBTI ez izan arren, alor honetan sentsibilizazioa agertu duten beste erakunde batzuekin. Hasieratik bertatik, Ortzadar LGBT elkarteak beste eragile batzuekin batera lanean jardun du proiektuak bultzatzeko xedez. Hori dela eta, hainbat hitzarmen sinatu ditugu:

Euskaltzaindia (2018)
Gehitu elkartea (2018)
Unibertsitate Publikoetako Ikasleen Ordezkarien Koordinakundea (2017)
Freejaus Ikasle Elkartea (2015)

Domingo 27, Enero 19:00
AGOTADAS
RESERVAR