Sarat-Made

ES
EU
Loading Events

Este evento ha expirado.

SARAT-MADE

ALOPARGO konpainiaren azken antzezlana

Konpainia:

Alopargo.

Dramaturgia eta zuzendaritza:

Borja Ruiz.

Antzezleak:

Ioritz Benito, Nagore Cenizo-Arroyo, Elvira Dieguez, Aitor Guisasola, Iñigo Martín, Rita Martín, Iraia Urraca.

Sarat-Made antzezlanean, Frantziako Iraultzako bi intelektual eta politikariren arteko talka dramatikoan murgilduko gara: Jean Paul Marat eta Sadeko Markesa. Itxuraz hutsik baina jokoz beteta dagoen antzezleku batean, aktoreek justiziaren eta berdintasunaren aldeko borroka antzeztuko dute, batzutan ikuspuntu ziniko eta anker batetik, bestetan ikusmolde humanistatik.

Sarat-Made ez da bakarrik Frantziako Iraultzari buruzko kontakizun bat, edozein mugimendu politiko eta sozialek berez dituzten idealen eta kontraesanei buruzko hausnarketa sakona baizik. Botereari, moraltasunari eta giza izaerari buruzko egia deserosoei aurre egiteko erronka aurkezten zaie ikusleei.

Osteguna 19, Abendua 19:30
AGORTUAK
ERRESERBATU