VAGOR Y BELLAVITA
BILBAO TX 2019-Bilboko Nazioarteko Txontxongilo Jaialdia.
*Lengoaia eta gai unibertsalak erabiliz, adin guztietako ikusleentzat egokia da.
Camilla Bombardini eta Byron Skouris.
Alexandra Iordanidou.
Urrunetik datorren bidaiari bakartia dugu Vagor.
Bellavita okupatua den zubi batetik gertu bizi da eta egunak irratia entzunez ematen ditu.
Pailazo biren istorioa dugu hau: tokia, ogia eta eguneroko estutasunak partekatzera behartuta dauden arloteak.
Egoera dibertigarriak eta poetikoak baliatuko dituzte beren mundua erakusteko; trikimako bilakatzen diren lataz eginiko mundua, tartean azenario diren klarineteak eta melodiak sortzeko kapazak diren botilak agertuko zaizkigula.
Ikuskizunak pailazoak, zirkoa eta musika nahasten ditu, hitzik gabeko zinema eta bere pertsonaiak omenduz. Fantasia eta errealitatearen artean, adiskidetasunaz eta ametsetaz mintzo den hitzik gabeko istorioa josiko dute pailazoek.
Sormena gure bizitza aldatzeko tresna.
Lengoaia eta gai unibertsalak erabiliz, adin guztietako ikusleentzat egokia da.
DROMOCOSMICAS Camilla Bombardinik (Italia) eta Byron Skourisek 2010ean sortutako antzerki konpainia ibiltaria da.
“Dromo” (bidea, kalea) eta “cosmos” (unibertsoa mundua) hitz grekoek osatzen dute konpainiaren izena; abenturatzat hartuta, antzerkia munduan zehar eroaten duen taldearen natura ibiltariaren ikurra izan nahi duen izena: ikuskizunetik haratago luzatzen den bizipena.
Herri antzerkiaren parte diren zenbait lengoaia nahasten ditu ikuskizunak, hala nola Commedia dell'Arte, pantomima, pailazoa eta zirkuaren hainbat elementu, helburu lengoaia unibertsal bat izanik.
Taldeak “La Tempestina“; (2009), “Muamba“; (2010), “Vagor y Bellavita“; (2015) ikuskizunak sortu ditu, bere lana 18 herrialde ezberdinetako jaialdi, antzoki, plaza eta giza proiektuetan erakutsi dituela.
DROMOCÓSMICAS konpainiak honako sari hauek jaso ditu:
“Art retirante”; saria, Centro Cultural Banco do Nordeste do Brasil – 2012.
“FUNARTE artes na rua” saria, Brasil 2013.
Ume eta gazteentzako antzerkia, Salonika (Grezia) 2015.
“Arte Paraná”; saria, Kultura idazkaritza, Estado do Paraná, Brasil 2017.
“Elisabete Anderle”; saria, Estado de Santa Catarina, Brasil 2017.