Zer gertatu ote zitzaion Ana Garciari?

ES
EU
Cargando Eventos

ZER GERTATU OTE ZITZAION ANA GARCIARI?

Testua:

Javier Liñera.

Euskarazko itzulpena:

Idoia Barrondo.

Zuzendaritza:

Borja Ruiz.

Zuzendari laguntzailea:

Juana Lor.

Antzezleak:

Ainhoa Artetxe Uriarte, Nagore Cenizo-Arroyo, Graciela Doniz, Itxaso Gil, Jontxu Martinez Zarrabeitia, Aritz Mendiola, Leire Ormazabal, Pelayo Serrano, Aitor Vildosola Gutiérrez.

Zuzendari merezidunak:

Ana García, Alex Gibaja.

Espazio eszenikoa:

Eider Ibarrondo, Borja Ruiz.

Argiztapen diseinua:

Eduardo Berja.

Jantziak:

Onintze Abando.

Makillajea:

Arri Eizmendi.

Eszenografia-eraikuntza eta maskarak:

Taller ‘Oficios entre bambalinas’ (Pabellón 6 + DEMA),Toni Igleisas (Tiratafloja), Joseba Uribarri.

Musika:

Ohian Moreno, Aritz Mendiola, Graciela Doniz, Ainhoa Artetxe Uriarte.

Kartela:

Paula Gómez.

Ekoizpen arduraduna:

Elena Loza.

Birako teknikaria:

Fernando Alcauzar.

Ekoizpena:

Pabellón 6.

eskerrak:

Silvia Bilbao, Quique Gago, Nagore Navarro,Rakel R.R. (Arymux), Óscar Teomiro, Joseba Uribarri.

Antzezle-talde batek Ana Garcia ezagutzen du. Ana bilbotarra da, eta udak Castellóko herri batean –euskaraz, Vinaroz; valentzieraz, Vinarós– ematen zituen. Haietako batzuek Ana ezagutzen zuten; beste batzuek, Vinaroz eta beste batzuek, Ana eta Vinaroz. Ana herrian hil zen eta antzezleek zer gertatu ote zitzaion jakin nahi dute. Ikerketa horren harian, gorputz gauzaezen kontrako indarkeriaz ari gatzaizue, hain zuzen, gorputz bitxi diren emakume, ume, trans edo beste askoren aurkakoaz. Herri eta hirietan egindako gorputz haien ehizaz ari gatzaizue. Eta ehiza horretan, arkumeak eta otsoak daude beti, korrika egin beharra dutenak eta jazartzen dutenak, goian daudenak eta behean daudenak, agintariak eta mendekoak, badirenak eta zein gelatan dauden ere ez dakitenak. Agintzaileak eta bizirik irauten saiatzen direnak. Eta ehizak badu beste ezaugarri bat: ez dakigu non gauzatzen den, nork antolatzen duen, zer antolatzen den, nortzuek parte hartzen duten; bueno, agian, arkumeak ikusi egiten ditugu. Hilik. Arkumeek ia beti hilda amaitzen dutelako. Ehiza horrek ez du istoriorik.
Zurrumurruak dira.

Zuzendaritzatik:

Proposamena onartu genuenean, bi premisa argi genituen. Alde batetik, artista berriz osatutako belaunaldi berri honi ahotsa ematea. Honela, beraien munduarekiko ikuspegietara, jakin-minetara eta izaeretara hurbiltzea, azken finean, bakoitzaren argitasun bereziarekin, lehen pertsonan, hitz egiteko gune eszeniko bat sortzea zen gure helburua.
Aldi berean, gai esanguratsu bat landu nahi genuen. Mugitzen eta hunkitzen gaituen hori artistikoki islatu nahi genuen, beste era batera esanda, oihu eginarazten digun min komuna aurkitu nahi genuen.
Azken finean, “Zer gertatu ote zitzaion Ana Garciari?” hori da. Ezberdinen aurkako biolentzien inguruko kontatu beharreko istorioa kontatzen duen artista talde gazte, diziplinatu eta gaitasunez beteriko antzerki espazioa. Honek, momentu batez, artista hauek jaso duten mundua, ahots, kantu eta gorputzaren bidez aldarazteko aukera ematen die.
Borja Ruiz

Dramaturgiatik:

Zer gertatu ote zitzaion Ana Garciari? aktore taldearen eta pertsona bakoitzaren esperientzietan oinarrituta dagoen testu bat da. Testua beraiena da, eta baita ere, nagusi den kultura honetako kanpoaldean aurkitzen diren gorputzena. Ez bakarrik forman, baita edukian. Araua jarraitzen ez duten gorputzak dira. Biolentzia jasaten duten pertsona arraroak. Emakumeen, intersexualen, transexualen, cross-dresser-en, plumadun gizon eta emakumeenen, eta abarren gorputzak dira.
Nolabait, sexuarekin guztiz ezberdina den dibertsitate sexualarekin lotuta dago. Generoa kulturala kontsideratzen da, sexua ordea biologikoa. Jaiotzerakoan, kulturalki “sexu” deitzen den gorputz batekin jaiotzen gara, baina inor ez da neska edo mutil jaiotzen. Genero bat ezartzen digute eta gu ezarritakoarekin identifikatuak sentitzen gara (edo ez).
Zer gertatu ote zitzaion Ana Garciari? antzezlanean gorputz arraroez, biolentziaz, emakume edo gizonez eta pertsona bakoitzak izan nahi duenaz hitz egiten da. Guzti hau, konpainiaren, Anaren heriotzaren eta bestelako gorputzen bitartez egiten da. Aktore taldeak Anari Vinarosen gertatutakoa jakin nahi du, baita zabortegian agertu ziren beste gorputzei gertatutakoa. Honela hasten da bidaia eta amaiera positiboa izango du. Tunel luze baten ondoren, argitara helduko gara, gure izatearen eta generoaren askatasuna aurkituz. Zer garen jakingo dugu. Ezartzen digutena baino gehiago garela. Eta beste kulturetan, amerikar jatorrizkoetan adibidez, hiru gizarte genero edo gehiago izan dituztela ikasiko dugu. Beste kultura batzuk ordea, gizarte generoa gorputz bakoitzak egiten duen lanari lotuta dago. Azken finean, gauza bat baino gehiago gara. Ekin dezagun bidaia.
Javier Liñera

P6ko Gazte Konpainiari buruz:

Pabellon 6eko antzerki ekintzen arean, 2015ean Pabellon 6eko Gazte Konapainia sortu zen. Pabellon 6eko antzerki laborategitik sortua, Bilboko udalaren eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren 2015eko Enplegu Planaren laguntzaz. Euskal Herriko antzerki eskola ezberdinetatik datozen aktorez osatuta dago Gazte Konpainia. Honela, euskal aktore gazteei lehen esperientzia profesionalaren aukera izateko plataforma bat eskaini nahi da. Lehen kontatu hau esperientzi handiko sektoreko beste pertsonekin emango da. Pabellon 6ek etorkizuneko artista eta tekniko profesionalen sorreran laguntzen du. Baita elkartrukaketan, antzerki ikerketan eta gazteria antzerkira hurbiltzen. Proiektu pedagogiko hau kalitate handiko testuak
eszenara eramaten oinarritua dago.
Honela, antzerki formakuntza handiko gazteek aurkitzen duten hutsune handi bat betetzeko aukera ematen du. Lanbide mailan garatzeko espazioa da hau eta, baita ere, formakuntzan jarraitzeko aukera ematen zaie, Euskal Herriko profesional handiekin. Proposamen hau iraunkorra izateko helburuarekin jaio da eta talde ezberdinekin osatuko dena hurrengo urteetan

Javier Liñera, dramaturgoari buruz:

Aktore eta dramaturgoa. Josu Monterorekin, Jose Ramón Fernándezekin, Paco Bezerrarekin, Alberto Conejerorekin eta María Velascorekin ikasi zuen
dramaturgia. Autore Berrien Max sarietara nominatua, Espektakulu onenaren Indifest saria eta Urrezko Hiruki saria “Barro Rojo” lanagatik. Donostia 2016 Dramaturgia Berrietarako aukeratua. Eusko Jaurlaritzako Ikertu programaren diru laguntza jasoa.
Berak idatzitako lehen pieza laburra “Suicidio en 15 minutos” hainbat jaialdi eta espaziotan aukeratua izan zen. Ondoren, “Barro Rojo” idatzi zuen, hainbat jaialditan egondakoa, Santiago de Chie, Pariseko Don Quijote, Brasiliako Afari Garaikidea, Valentziako hirugarren astea esate baterako. 2019AN Antigona editorialak argitaratuko du. Baita, idatzitako azken antzezlana “Tendríamos que haber empezado de otra manera”, bertan Alberto Conejerok aurre hitza idatzi du. Bere beste pieza batzuk, “Rusia” (antzerki laburra), “Euskaldun Oroimena” (Hortzmugako kide den Raúl Cancelorekin idatzitako kale antzerkia).

Borja Ruiz, zuzendariari buruz:

Borja Ruiz (1978-11-13) antzerki zuzendari, dramaturgo, pedagogo eta ikertzailea da. 2006tik Kabia Teatroren sortzaile eta zuzendaria. 1996 eta 2013 bitartean Gaitzerdi Teatroko kide eta aktorea izan zen. Hogeinaka sari jasotakoa bere antzezlanengatik eta ikerketa lanagatik. Sari hauen artean Euskal produkzio onenaren ERCILLA SARIA (2010) “Decir lluvia y que llueva” (2010) eta “Alicia después de Alicia” (2017) lanengatik. Edo I. ARTEZBLAI IKERKETA SARIA “El arte del actor en el siglo XX” liburuagatik. Argitalpen hau gaztelera hizkuntza duten Arte Eszenikoko eskoletan erreferente bihurtu da. Kabia Teatrorentzat antzezlan hauek zuzendu ditu, baita dramaturgia lanak egin: “Alicia después de Alicia” (2017), “Duermevela” (2017), “El arbol de Hiroshima”(2016), “La noche árabe/Gaur arabiarra” (2015), “Itzala” (2013), “Rojo al agua” (2012), “Decir lluvia y que llueva/ Euria esan eta erortzea” (2010) eta “Paisaje con Argonautas” (2008). 1999 urtetik antzezpenari lotutako irakaskuntzak ematen ditu, gorputz adierazpenari, antzerkiaren historiari eta zuzendaritza eszenikoari loturikoak. Eskal Herriko Unibertsitatean, ARTEBI Antzerki Eskolan eta
Bizkaiko Antzerki Ikastegian irakasle izan da, baita Gaitzerdi eta Kabia Teatron. Mundu osotik bidaiatu du antzezpenak egiten eta kurtsoak eta konferentziak ematen. Amerikan (Nueva York, Miami, Brasil, Mexiko eta Argentina) eta Europan (Portugal, Frantzia, Italia, Ingalaterra, Suedia, Eslovenia, Serbia eta Belgika). 200 artikulu baino gehiago argitaratu ditu hainbat Arte Eszenikoko aldizkaritan. Gainera, Farmakologian
doktoratua da, eta ikerle eta pedagogoa da zientzia arloan. 2010 eta 2013 bitartean EHUko Farmakologia irakaslea izan zen.

Juana Lor, zuzendari laguntzaileari buruz:

Juana Lor antzerki emakumea da, 2002tik aurrera antzezpenean, pedagogian, idaztean eta zuzendaritzan lan egin duena. Aktoresa onenaren saria jaso zuen Indifest jaialdian “Arquetipos de Mujer” bakarkako lanagatik eta Ercilla saria KABIA TEATRO konpainiarekin batera Bere sortzaile izanik mundu osoko eszenatokietatik ibiltzeko aukera izan du, Brasilia, Miami, Erroma edo Oporto esate baterako. Kabiako antzezlanetan parte hartu du: “Paisaje con Argonautas” (2008), “Decir lluvia y que llueva” (2010), “Rojo al agua” (2012) eta “Alicia después de Alicia” (2017). Ramón Barearen zuzendaritzapean lan egin du “Orquesta de Señoritas” lanean Pabellon 6rako (2013) eta Javier Liñeraren “Rusia” (2017) antzerki laburrean. “Arquetipos de mujer: Una Búsqueda” (2014) lanarekin aurrera jarraitzen du. Alanbike Teatro konpainia zuzentzen du. Basque Culinay Centeren edo Deustuko Unibertsitatean antzerki tekniketan oinarritutako sesioak ematen ditu.

Ainhoa Artetxe antzezleari buruz:

Ainhoak “Estudio Corazza para el actor”-en egin zituen ikasketak (2012-2017). Ikusentzuneko, kantu eta clown ikasketak ere egin ditu. Hainbat antzerkitan parte hartu du “Romeo y Julieta” Ramon Bareak zuzenduan, edo “La habitación azul” eta “El lenguaje del amor” Juan Carlos Corazzak zuzendua. Euskal telesay eta webserietan agertu da, “Goenkale”, “Rakata” eta “Beta” esate baterako, eta hainbat laburmetrai, videoclip eta cale antzerkietan. Bere azken lanen artean “El gran mercado” Juan Carlos Corazak zuzendua, Conde Duque de Madrid antzokian antzeztua, eta “Ser o Influencer”, berak idatzi eta antzeztua, aurkitzen dira. 2016 Ainhoak “Homoamak”, “Bocakalle” eta “Sin más” idatzi eta zuzendi zituen, NORMALA seriearen zati izanda, eta Neuke produkzioaren barnean dauden genero perspektiba azaltzen dutenak dira.

Nagore Cenizo antzezleari buruz:

Nagore “Anima eskola” Stanislavski – M. Chéjov – Grotowskyn oinarritutako Arte eszenikoen eskolan diplomatu zen, eta EHUko Aktibitate Fisiko eta Kiroleko zientzien graduko ikasketak bete zituen. Aktore ikasteei bestelako ikasketa gehigarriak gehitu behar zaizkie, ahotsa eta dikzioa, gorputz adierazena, clown, artearen komedia, etab. Eta kirol ezberdinak egiten ditu pole dance, dantza arteak, eskalada, etab. Hainbat antzerkitan parte hartu du. Beraien artean “El Pabellón del Olvido” David Valdelvirak zuzendua eta Anton Chejoven testu ezberdinez osatua. Bertako aktuaziarekin Vilniuseko XVI. Nazioarteko antzerki forumean aktoresa onenaren saria jaso zuen; “La boda de Betty Blue” Galder Perezek zuzendua Glu Gluren
produkzioan; “Bodas de Sangre” Maria Shimanskayak zuzendua; eta “La Percha” David Valdelvirak idatzi eta zuzendua. Baita publiko gazteago bati zuzendutako bestelako antzezlanak “Blancanieves” Galder Perezek zuzendua eta “Hansel y Gretel y El Conjuro de la Bruja” David Valdelvirak idatzi eta zuzendua. Gaur egun, La Sombra Teatro antzerki konpainiaren partaide da. Kale antzerkian ere parte hartzen du, Etxebarriko Gabonetako kabalgatan La Sombra Teatrorekin batra eta “Denbora salto” antzerkiberbenan Deabru Beltzakekin. Bilbotik Perura Garapenerako Laguntza elkartearen partaide da. Zineman lehen lana “Por un puñado de Besos” David Menkesek zuzendua izan zen 2013an, Carol izeneko paperarekin. Ondoren, Juana Macíasek zuzendutako “Embarazados” filmean lan egin zuen, baita hainbat webserie eta iragarkietan.

Graciela Doniz antzezleari buruz:

Graciela “Kipulak” konpainian hasi zen 14 urterekin. Bertean “Toxic Cabaret” y “Normalak” antzezlanak egin zituen beste askoren artean. Juan Carlos Corraza Arte Eszenikoetako antzerki eskolan egin zituen ikasketan eta bertan Caryl Churchillen “Amor e información” lana egin zuen. Pabellon 6eko Gazte Konpainian Getari Etxegaraik zuzendutako “Mi último baile” eta Felipe Lozak zuzendutako “Aborigenes” antzezlanak egin ditu. Honekin batera hainbat lan idatzi eta antzeztu ditu “Las dos Fridas” Alessia Cartonik zuzendua eta “Activa tu modo C-en”. Ikus-entzunezko arloan Miguel Santesmases zuzendariarekin “Madrid, above the Moon” lana egin zuen. The New York Film Academyko mintegiak egin ditu, Carmen Ricorekin, Jon Inciarterekin, Ana Garciarekin eta Manuel Morónekin. Gainera, gorputz adierazpeneko formakuntzak egin ditu Río Abiertorekin Estudio3n eta mugimenduko tailerrak Andres Waskman eta Calos Moyarekin. Kantagintzan ere formakuntza luzea du.

Itxaso Gil antzezleari buruz:

Itxaso 23 urteko aktoresa santurtziarra da. Txikitan dantza klasiko eta modernoan ikasketak egin zituen. Balet ikasketekin batera, arratsaldeetan kolonbiar abeslari ezagun baten mugimenduak imitatzen igarotzen zuen. Encrucijada antzerki konpainiarekin “El rey del merengue” lana egin zuen, eta bertan piztu zitzaion antzerkirako desira. Arte Eszenikoko batxilerra egin zuen eta Carmen Pomperoren “Pater Matris” lanean egindako ntzezpenagatik Coca-Cola Buero Vallejo Fundazioko sariketan aipamen berezia jaso zuen. Madrilen jarraitu zituen antzerki ikasketak, William Laytonen antzerki laborategian. Gaur egun Aldats taldeko abeslaria da.

Jontxu Martínez antzezleari buruz:

Jontxuk Eguzkibegi ikastolan egin zituen lehen antzerki ikasketak 7 urterekin, bertan, DBHn beste ikasle batzuekin batera Ekhia Antzerki Taldea sortu zuen, non beraiek idatzitako antzezlanak egin zituen. Ondoren, antzerki ikasketekin jarraitzeko La Fundición aretoan gazteentzako antzerki tailerretan parte hartu zue eta bai Anima Eskolako Arte Eszenikoetako eskolako helduentzako tailerrak. Eskola honetan, Arte Dramatikoan Diplomatu zen. Non hainbat antzezlan egin zituen. Esate baterako, 2017ko Fetabi antzerki sariketan espektakulo onenaren saria eta ikusleen saria jaso zuen David Valdelvirak zuzendutako “Hamlet”; 2018ko Triesteko Nazioareko Antzerki Jaialdian aukeratua izan zen “El inspector”, Marina Shimanskayak zuzendua; mugimendu eszeniko bidez egindako Sandra Tejerok zuzendutako “Yerma”; Anton Chejoven “El casamiento” Marina Shimanskayak zuzendua eta “Proceso a Jesús” Algis Arlauskasek zuzendua. Odissey eta Chou indiar dantzen masterclassa jaso zuen Bhumi eta Pratibha Singhen eskutik. 2018an Bizkaiko Bertsolari txapelketan parte hartu zuen eta, aktiboki parte hartzen du bertsogintzan. Antzerki ikasketekin batera, Enpresa eta Administrazioko Zuzendaritza Gradua atera zuen Euskal Herriko Unibertsitatean.

Aritz Mendiola antzezleari buruz:

Aritz ETB1eko “Go!azen”, Jabi Elortegik zuzendua, telesaileko protagonista izanda Gariren papera egiten azken hiru urteotan, 2016tik. Gainera, “Go!azen”eko musikalean parte hartu du 2016tik 2018ra, Ainhoa Aierbek zuzendua, telesailean zuen paper berdinean. ETB1eko hainbat programatan parte hartu du “Bago!az”, gabonetako berezietan eta lehiaketetan. “Izarrak Kalean”talent showeko finalista izan zen 2015ean. Publizitate kanpainetan parte hartu du, adibidez Iratxe Mediavillak zuzendutako “Gizon Berrien Hitzak” eta “denok zu”. Baita euskararen aldeko kanpainetan parte hartu du, “Euskareren txantxangorria”, “Gure nahia” eta “Mugimenduan tinko”.

Leire Ormazabal antzezleari buruz:

Leire aktoresa, dantzaria eta abeslaria da. Bizkaiko Antzerki Ikastegian (BAI) Arte Eszenikoan Diplomatua da. Amsterdamgo THOPS Eskolan antzerki musikaleko ikasketak egin zituen. Eta dantza ikasketan, dantza eskola ezberdinetan jaso zituen, SCAENA (Victor Ullateren eskola), Andoni Aresti, La Bisagra, Ensayo, esaterako. Dantza modernoan eta hego amerikar dantzetan diplomatua da, eta acrobazietan, aire teletan, gorputz adierazpenean, esgriman, baletean, jazzan, antzerki produkzioan, antzerki ikerketan, clownean, ahotsean, karakterizazioan, muntai sorreran, eszenografian, etab. ikasketak jaso ditu. Baita atzerri antzerki Erasmus trukean parte hartu du. Joseba Lazkanok zuzendutako “Bodas de sangre”n, Carlos Manzanaresek
zuzendutako “Doña Rosita”n, Fer Montoyak zuzendutako “Mach impro en el Teatro Barakaldo”n, Euskalduna Jauregiko operetan (“Caballeroa rusticana” eta “Atillo”), eta hiru musikaletan (“Shrek”, “Pesadilla antes de Navidad” eta “Aladín”). Iker Garciak zuzendutako “El Almacén” titere antzerkian parte hartu zuen. Antzerki laburrak zuzendi ditu, “Mid Night”, “Erick Price” eta “Ophelia” Zineman ere lan egin du Zombai laburmetraian Diego Perez eta Urko Olazabalekin batera.

Pelayo Serrano antzezleari buruz:

Pelayo Bilbon jaio zen, 6 urte zituela hasi zen antzerki eskolak jasotzen Juan Antxietan, eta “Cuatro corazones con freno y marcha atrás” lanean parte hartu zuen Gemma Martinezen zuzendaritzapean. 2016an, Arriaga Antzokiko teatro musikaleko kurtso bat egin ondoren, Bizkaiko Diputazioko beka bat jaso Madrilgo Lorena Bayonas antzerki zentroan ikasketak egiteko. Mamen Marqueze eta Itziar de Undarekin kantu eta ahots teknikako formakuntza jaso zuen. 2017an Pabellon 6eko Gazte Konpainiako kide bihurtu zen, Getari Etxegaraik zuzendutako “Mi Último Baile” antzezlanean. Carmen Pardok zuzendutako Alfredo Sanzolek idatzitako “Delicadas” dramatizazio irakurketetan parte hartu zuen. Gainera, Enpresa Administrazio eta Zuzendaritzan eta Zuzenbidean graduatua Deustuko Unibertsitatearen eskutik.

Aitor Vildosola antzezleari buruz:

Aitorrek Psikologia ikasketak egin zituen Deustuko Unibertsitatean. Bertan hasi zen bere antzerki ibilbidea, unibertsitateak eskaintzen zuen Jon Amurizak zuzendutako antzerki tailer batean. Karrera amaitzean, operan lanean hasi zen ABAOren eskutik, eta gaur egun 16 produkzio egin ditu bertan figurante, mimo eta dantzari bezala. Deustuko unibertsitateko antzerki taldearekin ere antzezlanak egiten jarraitu du, 19 muntai eginik, aktore, zuzendari laguntzaile edota soini teknikari lanetan. Iñigo Larroquerekin batera, unibertsitateko literatura arloan jardun du, eta hasi zenetik bitan irabazi du Deustuko unibertsitateko literatur sariketa, eta finalista izan da beste hiru aldiz. Literatura eta antzerkia dira bere pasioak, horregatik, bi arlo horiek batzea izango litzateke bere ametsetako bat. 2016ean Dantzerti, Arte Dramatikoko eta Dantzako Euskadiko Goi Eskolako sarrera frogak pasa, eta bertan dago ikasketak egiten Pabellon 6eko Gazte Konpainiarekin batera.

Bidali