“Decir lluvia y que llueva” eta “Chichinabo Cabaret” Pabellón Nº 6 proposamenak 2016 Aste Nagusiarako

ES
EU

“Decir lluvia y que llueva” eta “Chichinabo Cabaret” Pabellón Nº 6 proposamenak 2016 Aste Nagusiarako

2006an jaio zen Antzerki Talde bilbotarraren KABIAk antzerti laborategian sortutako antzerti-ekoizpen harrigarria “Euria esan eta euria erortzea” lana da. Aurten HAMARGARREN URTEURRENA betetzen duenez, talde honetako ohiko partaideek, abuztuaren 18tik 22ra arte “Pabellón 6” espazioan, “Euria esan eta euria erortzea” formatu handiko eta ikuste-indar izugarria ikuskizunarekin ospatuko dute. Antzezlan hau, taldeak egindako lehen lana, Joseba Sarrionandiaren olerki-imaginarioan oinarritzen da zenbait arte-diziplina nahastuz.
Saioak abuztuaren 18, 19, 20, 21 eta 22an, 21:30etan izango dira.

Honekin batera, “Chichinabo Cabaret” antzezlanak, Aste Nagusiaren azken egunetan, Pabellón 6 aretoa jai-giro ederraz beteko du. Pabellon 6 antzerti-laborategiaren ekoizpena den “Chichinabo Cabaret”-ak, ikuskizun mentala, alaia eta japoniarra, gaur eguneko gazteek lana lortzeko izaten dituzten arazoen erretrato ironikoa eta samurra egin nahi du. Katarsia krisi garai hauetan. Musika eta abestiak, denak originalak eta zuzenean. Frankiziarik gabeko ikuskizuna, Pabellón 6 espazioaren label kalitatearekin.
Emanaldiak abuztuaren 25ean 21:30etan eta abuztuaren 26, 27 eta 28an 22:00etan izango dira.