Gazte Konpainia

ES
EU

Pabellón 6 kulturguneak duen beste zenbait helburuen artean, antzerti-lanarekin jarraitzeko asmoz, 2015ean Pabellón 6ko Gazte Konpainiaren lehenengo promozioa sortu zuen. Arte eszenikoen esparruan proiektu aitzindaria den hau Pabellón 6-eko antzerki laborategiaren ekimenez sortu da, eta Bilboko Udalaren eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren artean bultzatutako kontrataziorako 2015 Enplegu Planaren laguntzak izan ditu. Hurrengo urteetan jarraitzeko asmoz sortzen da, etorkizunean beste antzezle zein zuzendari taldeak parte hartu ahal izateko. Gazte Konpainiak arte eszenikoetan hezitako gazteentzat bere lehenengo esperientzia profesionala izango den plataforma bat sortzen du; antzerki sektorearekin esperientzia haundiko talde baten eskutik, lehen harreman bat.

Era honetan, Pabellón 6-ek, geroko artistiko eta teknikari profesionalen sorkuntzan laguntzen du, hartu-emana, antzerki ikerketa eta kalitate haundiko testuak erabiltzen dituen proiektu pedagogiko baten bidez, antzerkira publiko gazte baten gehikuntza sustatuz. Modu honetan, nahiz eta heziketa sendoa izan, gazteek aurkitzen duten hutsune bat bete egiten da, ibilbide labur bat izateagatik Euskal Herrian lan egiteko aukera bat izanez. Leku hau, lan mail batean garatzeko, eta era berean eszena profesionalekin euren formakuntza jarraitzeko aukera ematen
die.

Sortu zenetik gaur egunerarte, Gazte Konpainiak egindako sortze- lanak hauxek izan dira:

ROMEO Y JULIETA (2016)
LORCA, DALÍ, BUÑUEL. LOS ABORÍGENES (2017) LORCA, DALÍ, BUÑUEL. ABORIGENAK (2017)
MI ÚLTIMO BAILE (2018)
¿QUÉ FUE DE ANA GARCIA? (2019) ZER GERTATU OTE ZITZAION ANA GARCIARI? (2019)
UBU, REY DE LAS FINANZAS (2020) UBU, FINANTZEN ERREGE (2020)
MIGRAAAANTES (2021)
REY DESNUDO Y CHICO MUERTO (2022)
KOMEDIA MADARIKATUA/DIVINA TRAGEDIA (estreinaldia 2023ko urtarrilaren 27an (euskarazko bertsioa) eta otsailaren 3an (gaztelerazko bertsioa)
EGUN ZORAGARRIAK/DÍAS ESTUPENDOS estreinaldia 2024ko urtarrilan