REY DESNUDO Y CHICO MUERTO
Gazte Konpainiaren antzezlanak aurreko belaunaldiekiko LGTB gazteriaren “zor historiko”-ari buruz hitz egiten du.
Iñigo Cobo.
Sara Barroeta, Jon Casamayor, Itxaso Gil, Josh Ortiz de Zárate, Arnatz Puertas.
Betitxe Saitua.
Xabier Barrutia.
Quique Gago eta Aitor García.
Gorka Etxeandia.
Aitzol Iraola eta Amets Larrea.
Iñigo Cobo.
María Casanueva eta Susana Díez.
Saregabe X Adrián de la Fuente.
Lucía Sáiz Báez.
Lucía Sáiz Báez.
Gazte Konpainia
Ekain Perrino, Marco Imbert y Brayan Torres (Asociación T4), Asociación Aldarte, Lala Mújika, Zinegoak, Sandra Martín Gómez, Marina Sesumaga, Javier Trapero.
Udako gau batean, Bilbon, bat egiten dute sexuak eta indarkeriak, eta gorrotozko begirada batek garai guztietako sumina biltzen du.
Planetako lekuren batean, errege biluzi baten koadroak hainbat mende eman ditu ezkutatuta. Agian, hezetasunak hondatu du, edo suak suntsitu. Agian, geruza bat, eta beste bat, eta beste bat pintatu dute haren gainean. Agian, koadro horrek ez du inoiz existitu.
2016ko ekainaren 11ko goizaldean, larunbatean, Bilboko Casilda Iturrizar parkea gorrotozko begirada baten lekuko izan zen. Historiaren anonimotasunak lurperatutako gizon eta emakumeen kate bukaezina zetzan begirada horretan. «Gurpil batek pertsona batzuk konektatzen ditu iluntasunean. Klandestinitatean. Maskulinitatean». Erromatar enperadore nerabe bat. Teniente bat Federico II.a izango denaren Prusian. Laurogeiko hamarkadako Tokioko gazte bat. Bilboko erdiguneko institutuko ikasle bat. Haiek guztiak konektatuta daude indarkeriaren eta sexuaren bidez, maitasunaren eta heriotzaren bidez, eta haien bizitzak eta bukaerak 58 segundoko bideo biral batean laburbiltzen dira. Zer da lizuna? Zer da zaurgarria?
«Egia esan, beste gizon bat pintatzen/hiltzen duen gizona ez da historiara igaroko; izan ere, artista anonimo adina hiltzaile izengabe daude, eta hilketa zigorgabe adina koadro galdu».
Rey Desnudo y Chico Muerto homofobiaren eta gorroto-delituen gaiari heltzen dio. Horretarako, historiako benetako pertsonaien eta Bilboko gaur egungo fikziozko protagonisten arteko loturak sortzen ditu, iragazkirik gabeko begirada irekiaren eta unibertsalaren bidez. Ikuslea interpelatzen du gorrotoaren eta indarkeriaren aurrean duen eginkizunari buruz, baita egungo LGBTI gazteen aurreko belaunaldien legatuari buruz ere.