Ubú, rey de las finanzas

ES
EU
Loading Events

Este evento ha expirado.

UBÚ, REY DE LAS FINANZAS

P6-ko Gazte Konpainiaren bosgarren lana.

Antzezleak:

Kepa Alesso, Alazne Astorga, Aitor Echarte, Alex Gibaja, Diana Irazabal, Sandra Martín Gómez, Arnatz Puertas eta Leire Ormazabal.

Testua:

Alfred Jarry.

Moldaketa:

Raúl Quirós Molina/Idoia Barrondo.

Musika eta soinu-espazioa:

Naiel Ibarrola.

Diseinua eta soinu-ekoizpena:

Lander Macho.

Argitazpen diseinua:

Fernando Alcauzar.

Jantzien diseinua:

Betitxe Saitua.

Espazio eszenikoa eta zuzendaritza:

Ramón Barea.

Zuzendaritza-laguntzailea:

Iñigo Cobo.

Errejidorea:

Tania Martín Fornieles.

Atrezzoa:

María Casanueva Lope.

Diseinua eta soinu-ekoizpena:

Lander Macho.

Jantzien egileak:

Banbalina arteko lanbideak.

Eszenografiaren egileak:

María Casanueva Lope.

Eszenografia-eraikuntza:

Pabellón 6.

Ile-apainketa eta makillajea:

Banbalina arteko lanbideak.

Ekoizpena:

Pabellón 6.

Kartela:

Naiel Ibarrola.

Maketazioa:

Lucía Sáiz Báez.

Dantzertiko ikasleak praktikaldian:

Andrea Mora, Marina Verano, Paula Guereñu, Paula Prol, Marlon Cruz, Sofía Zallio.

Eskerrak:

Patricia Solaun (Mugarik gabeko Ekonomilariak).

*Banbalina arteko lanbideak
Jantziak: Amaia Pérez, Cinthya Cubillo, Isabel Rodríguez, Karmele Corona, Leire Legarra, María Luisa Dominguez, Mirari Aranburu eta Nerea Rodríguez
Ile-apainketa eta makillajea: Alba Sánchez, Amaia Maestro, Cecilia Junquera, Iradi Zelaia, Irati Rodríguez, Jasone Alday, Mª Carmen Pérez eta Yoanna Rubio.

Ubuk munduaren jaun eta jabe izan nahi du, kosta ahala kosta aberastu. Azpijokoan ari da, argitaratze-talde handi baten jabe den Bordurarekin, Munduko Bankuko zuzendaria eta horren familia hiltzeko, Lady Macbeth moduko Ama Ubuk zirikatuta.
Ubutarrak ez dira ustelak; ustelkeria bera dira.

UBUESKOA edo UBUTARRAri buruz:

Barreak ez du taburik errespetatzen eta “ubueskoa” do “ubutarra” deritzona, grotesko, despota eta arbitrarioari lotuta geratu da harrezkeroztik. Zentzugabekeriarekin ere elkartu ohi da, haustura ezaugarri batzuk funtsean haren mugakide izan litezke eta, korronte artistikoari aurrea hartuz. Ubu errege lehen lan edo opera priman bereizgarri hausleak (eta harrigarriak, garaiko ikusleentzat) dautza, eta hori ez da harritzekoa, dadaismoa izango zenaren aurrerapen gisa ikusi nahi badugu (esaterako, hizkuntza desegindakoari dagokionez) edo surrealismoarena, absurdoaren antzerkiarena.
Antzezlan hori oso berria eta polemikoa izan zen (Ubu errege antzezlanak kritikak, txistuak eta oihuak jasan zituen lehenengo emanaldian, hainbeste non ezin izan zen antzezten amaitu), baina, aldi berean, gertaera gogoangarria ere izan zen, eta beste antzerkigile batzuek, berriak ere zirenek, ezin izan zuten haren markaz libratu: Jarry hor egon zen jada, eta ondoren egingo zena harekin konparatuko zen; esaterako, Witold Gombrowicz idazle poloniarrak antzezlana Parisen estreinatu zuenean, egunkarien goiburuak gainezkatu zituen, Jarryrekin zuen nolabaiteko hurkotasunaz. Ubutik aurrera, beraz, absurdoaren antzerkiaren edo hainbat egileren –esaterako, Gombrowicz– ohiko hitz-jokoak “kakra zaharraren” itzalpetan ikusiko ziren.

UBÚ REY antzezlanari buruz:

Ubu errege, obra bufoa, satira zorrotza eta txotxongilo erakoa, garai eta toki orotarako balioduna dena, agintarien betiereko zigor eta agintari izan nahi dutenen zigor gisa nabarmentzen diren antzerkiaren klasiko handienetako bat bilakatu da, eskubide propioz.
Ubutarrak ez dira ustelak; ustelkeria bera dira.
Ubu, koldarra ez ezik, amorala, egolatra, zakarra, odolberoa eta azpisugea ere badenez, subjektu posibleen artean txarrenaren arkitipoa ere bada. Horren gehiegikeria garratza, egarri asegaitz batek eragindakoa, subjektu ororengan latente dagoen norberekeria proiektatzen du. Bere burua usteltzat hartzen ez duen ustela da, eta hori ezaguna egiten zaigu.
Ubu maltzurra, satsua, bekaiztia eta ankerra ere bada. Animalia da, baina gizakiarekin duen antzagatik barre eragiten duena.

ALFRED JARRY egileari buruz:

(Laval, 1873-París, 1907)
Olerkari sinbolistekin maiz ibili zen, batez ere, Léon-Paul Farguerekin; aldi berean, Henri Bergsonen Sorbonako ikastaroetara joan ohi zen, eta oso pertsona jantzia zen zeinahi arte edo zientziatan, baita hizkuntza bizi eta hiletan ere; olerkiak eta artikuluak idazten zituen Revue Blanche eta Mercure de France aldizkarietan eta beste batzuetan (berak aldizkari bat sortu zuen, L´imagier).
Bere obrarik originalena Ubu errege da: bost ekitaldiko antzezlana, satirikoa eta irrigarria, hamabost urterekin idatzi zuena, eta pertsonaia haren sagari hasiera eman ziona. Hasiera batean, txotxongilo-antzerkia izango zen, eta lehen aldiz 1896ko abenduan antzeztu zen.
Ubu pertsonaia zinismo, zakarkeria, aginpide-trakestasun eta harrokeria barregarriaren arketipoa da; emaztearekin batera, burgesiaren ezjakintasun eta diruzalekeriaren ikur da.
Ubu errege antzezlanaren lehenengo emanaldiak –absurdoaren antzerkiaren estreinalditzat jo daitekeena– eskandalu itzela eta polemika biziak piztu zituen eta, tupustean, egilea ospetsu bilakatu zuen. Harrezkeroztik, "le père Ubu" (aita Ubu) goitizena jarri zioten egileari. Famatua eta, aldi berean, garaiko moralaren arauen arabera kritikatu zena, beste lan batzuk idatzi zituen Jarryk Ubu protagonista izanda: Uburen almanaka txikia (1899), Ubu gatibu (1900) eta Ubu mendixkan (1901), besteak beste.
Alfred Jarryk olerkiak ere idatzi zituen, joera sinbolistan sar daitezkeenak, baita Supermatxoa (1902) eleberria ere, agian prosa surrealistaren aurrekaririk argiena. Baina, arrakasta itzela lortu bazuen ere, idazleak ez zuen kaskarkeria oparodun bizitzarik onartu,
eta edateari ekin zion, baita originaltasun handiko beste gehiegikeriak egiteari ere, hala nola, tinta txinatarra hartzeari. Berehala bukatu zitzaion aitaren jaraunspenaren dirua –egia esan, ez zen asko–, eta Revue Blanche argitalpena itxi zenean, diru-sarrerarik gabe gelditu zen eta premia gorrian, gosean eta gaixotasunetan erori, eta ospitaleratu egin zuten.
Egoera horretan zegoela, eskutitz batean azaldu zuen halako arrangura bizi ez izandako bizitzagatik, ospitalean hil baino lehentxeago.
Hil ostean, Faustroll doktore patafisikoaren egintandiak eta iritziak (1911) agertu zen, “patafisika” delakoaren liburu gailena; izan ere, lehenago hainbat agerkaritan jakintzagai horren ezaugarriak aurreratu zituen, eta hil ostean, hori bakar batzuen gurtza bilakatu zen.
Patafisika, “irudizko konponbideen zientzia”, arauak jarri beharrean, salbuespenez ari da.
Ondoren, obra asko agertu ziren, esaterako, Paralipomènes d´Ubu (1921) edo La Dragonne (1943) eleberriak.
Ubu errege antzezlanetik aurrera, Jarry bere burua pertsonaia horrekin nahasi egiten hasi zen, eta horren hizkera sinkopatu eta txirriporroa eta nortasuna hartzen. Are xelebreago bihurtu zen. Parisetik gerrikoan pistola bat zeramala ibiltzen zen beti. Azken urteetan, Jarryk gazte jarraitzaile ugari izan zituen, hala nola, Max Jacob, Apollinaire, André Salmon, Enrico Baj eta Picasso. Azken horrek Jarryren pistola bereganatu eta Parisetik eraman ohi.

zuen. Antonin Artaud mugimendu surrealistaren partaide izan zen denboraldi labur batez (1924-1926); horretan, antzerki surrealistaren teoria entseatu zuen eta Alfred Jarryren Antzerkia izeneko antzerki-konpainia abiarazten saiatu zen. Konpainiak 1929ra arte iraun zuen, porrot egin arte. 
Hasiera batean, Ikastetxea "Ikerketa Eruditu eta Gauzaezen Sozietatea" bezala aurkeztu zen. Askotan, zientzia edo ikerketa horiek hitz-joko arranditsu eta probokatzaileak besterik ez ziren; izendatzeez haraindi ez zuten inolako zereginik edo sakontasunik:
Lirikopatologia eta Erretorikonosoen Klinika, Krokodrilologia, Pedologia eta Adelfismoa, Zinematografia eta Onirokritika, Alietika eta Iktibalistika, Tonosofia Afrikarra, Alkoholismo estetikoa eta Borondatezko eta Nahi gabeko Umetzea, besteak beste.

PATAFISIKAri buruz:

Patafisika XX. mendearen bigarren erdialdeko mugimendu kultural frantsesa da, surrealismoarekin loturik dagoena. Izen hori Alfred Jarryren Faustroll doktore patafisikoaren egintandiak eta iritziak obratik datorkio. Jarryren miresle batzuk, obra hura irakurriz
geroztik, «irudizko konponbideak eta salbuespenak arautzen dituzten legeak ikertzeaz» arduratzen zen patafisika izeneko parodiazko zientzian jarduten hasi ziren.

Ostirala 31, Urtarrila 20:00
AGORTUAK
ERRESERBATU
Larunbata 01, Otsaila 20:00
AGORTUAK
ERRESERBATU
Igandea 02, Otsaila 19:00
AMAITUTA
ERRESERBATU
Ostirala 07, Otsaila 20:00
AMAITUTA
ERRESERBATU
Larunbata 08, Otsaila 20:00
AGORTUAK
ERRESERBATU
Igandea 09, Otsaila 19:00
AMAITUTA
ERRESERBATU
Ostirala 14, Otsaila 20:00
AMAITUTA
ERRESERBATU
Larunbata 15, Otsaila 20:00
AGORTUAK
ERRESERBATU
Igandea 16, Otsaila 19:00
AMAITUTA
ERRESERBATU
Osteguna 20, Otsaila 20:00
AMAITUTA
ERRESERBATU
Ostirala 21, Otsaila 20:00
AMAITUTA
ERRESERBATU
Larunbata 22, Otsaila 20:00
AMAITUTA
ERRESERBATU
Igandea 23, Otsaila 19:00
AGORTUAK
ERRESERBATU

Bidali