Gazte Konpainiaren talde berria aurkeztu da
Alea jacta est!
Badugu GAZTE KONPAINIAREN talde berria.
Ia ehun antzezlek egindako frogen ostean, eta honi dagokion erabaki korapilatsua hartuta, atzo elkartu zen lehen aldiz taldea.
Aurkezpenak, emozioak, lanerako planak, ilusioa eta antzerkiarekiko maitasun handia.
Jokatzen hasteko gogoz badaude ere, entseguak ez dira 2022ko urrira arte hasiko.
Testua Tomás Afán Muñozen LA DIVINA TRAGEDIA izango da, Saioa Irribarrenek zuzenduko du eta euskarazko egokitzapena Idoia Barrondok egingo du.
Hautatutako antzezleen izenak hauek dira: Uxue Fuertes Vega, Ziggy Docherty, Aitzol Villaroz, Luix Mitxelena, Andrea Mora Ahedo eta Silvia Larrauri.
