CABARET CHIHUAHUA urtarrilaren 12,13,14,15 egunetan luzatuko da
CABARET CHIHUAHUA antzezlana 2013an estreinatu zen. Hamar urte eta berrehun emanaldi baino gehiago egin ondoren, sarrerak agortzen jarraitzen dute, eta horrek 4 egun gehiago luzatzea ekarri du, urtarrilaren 12,13,14,15 izango dira emanaldiok.
CHIHUAHUA gabonetako klasiko bihurtu da Pabellon 6aretoan. Antzezlanean aipatzen diren gaiak, zoritxarrez, gaur egungo gai sozialak izaten jarraitzen dute, eta publikoak CABARET CHIHUAHUArekin batera amaitu edo hasi nahi du urtea. Kabareta, antzezlan bat baino zerbait gehiago bihurtu da, mundu guztiak gozatu nahi duen esperientzia da. Ikusleak ikuskizunaz disfrutatzeaz gain, energia txute batekin ateratzen dira, eta gauzak alda daitezkeela aldarrikatzeko gogoz.
Gure aldetik, gauero aretora datorren publiko hori eskertzea baino ez zaigu geratzen. Eskerrik asko, urte guzti hauetan emandako babesagatik. Eskerrik asko, errepikatzeko asmoz ikuskizuna ikustera zatoztenoi. Eskerrik asko, lagun eta senide berriak gurera hurbiltzearren. Eskerrik asko, ahoz aho zabaltzearren. Zuen laguntza eta erantzuna ezinbestekoa izan da mugarri hau lortzeko.
Bukatzeko, CHIHUAHUAko esperientzia eta oroitzapenak IRUZKINen atalean partekatzera animatzen zaituztegu.
Gora Bizipoza!!!