Sortzaile berrien zikloa
Urria amaitzeko. Sortzaile Berriek eskainitako asteburu berezia dugu. Bi talde gaztek egindako bi proposamen, “beren lengoaiekin bitartez, zerk interpelatzen duten kontatzen dute“.
Ostiralean, urriak 25, La Brecha konpainiak MI MADRE TAMBIÉN QUISO SER PEZ lana aurkeztuko digu. Ama izateko edo ez izateko gatazkaren bidez kontatzen den itxaropenaren errebindikazioa, bistan denez, galduko zaigun mundu honetan. Paula Prol da proiektuaren zuzendaria, antzerkigilea eta interpretea, eta Maialen Marínekin batera egiten du lan.
Larunbatean, urriak 26, La Higueraren txanda izango da, EL DÍA QUE DEJÉ DE OLER A MI ekarriko diguna. Antzezlanak maitasunaren inguruan bikotean sortzen diren gatazkei buruz hitz egiten du, baina maitatzeko modu berrietan errepikatzen diren ereduei buruz ere hitz egiten du. Piezak galdera bat botatzen du: Norbanakoaren esentzia gorde dezake usain batek? Izan ere, gorputzaren usaina gure identitatearen parte da eta, batzuetan, maitasunak gure nortasuna edo esentzia galtzea eragin dezake. Irene Zarrabeitia eta Libe Estebaranz dira lan honetako protagonistak. Libe Estebaranz da dramaturgiaren arduraduna eta Irene Zarrabeitia arduratu da antzezlanaren zuzendaritzaz.
Bi ikuskizunetarako sarrerak webgunean daude eskuragarri.