PABELLÓN 6EKO 3 EKOIZPEN ARRIAGA ANTZOKIAREN 2025-26 DENBORALDI BERRIAREN PROGRAMAZIOAN

ES
EU

PABELLÓN 6EKO 3 EKOIZPEN ARRIAGA ANTZOKIAREN 2025-26 DENBORALDI BERRIAREN PROGRAMAZIOAN

Gaur goizean, maiatzak 19, 2025-26 denboraldi berrirako programazioa aurkeztu da Arriaga Antzokian. 2025-2026 denboraldi berriko 76 ikuskizunen artean, Pabellón 6en 2 ekoizpen estreinatuko dira.

Abenduaren 18an, LOVESONG (Pabellón 6eko Antzerki Laborategia) estreinatuko da. Maitasunari eta denboraren joanari buruzko istorio hunkigarria, Maggieren eta Billyren arteko bizitza osoko bidaia zeharkatzen duena. Arriagako estreinaldiaren ostean, Pabellón 6en ikusi ahal izango da. Sandra Maturana da antzezlanaren zuzendaria.

Eta martxoan, Gazte Konpañiak Frank Wedekinden EL DESPERTAR DE LA PRIMAVERA estreinatuko du Adriana Laespadaren zuzendaritzapean. Pentsamendu askea zentsuratu, nerabezaroa isilarazi eta desira kriminalizatzearen ondorio suntsitzaileez hitz egiten duen antzezlana da, eta idatzi zenetik mende bat baino gehiago igaro baden arren, gaurkotasunean jarraitzen du.

Bi proposamen horiez gain, Ramón Bareak Anton Chejoven SOBRE LOS PERJUICIOS DEL TABACO bakarrizketari ekingo dio berriro. Jostailu tragikomiko denboragabea eta erabat indarrean dagoena.

Azkenik, nabarmendu, Pabellón 6eko aurpegi ezagunen eta lagunen presentzia Arriaga Antzokiaren 2025-26 denboraldi berrirako beste ekoizpen eta estreinaldi batzuetan.

Gora antzerkia!!!