GAZTE KONPAINIAREN TALDE BERRIA AUKERATZEKO ENTZUNALDIAK

ES
EU

GAZTE KONPAINIAREN TALDE BERRIA AUKERATZEKO ENTZUNALDIAK

Aste honetan Gazte Konpainiaren ekoizpen berria aukeratzeko probak egin dira. Ehun gaztek baino gehiagok bidali zuten eskaera, eta, azkenean, 63 izan dira proba egin dutenak.

Hiru egun bizi, irailak 29,30 eta urriak 1 (goizez eta arratsaldez), non Pabellon 6etik gazte pilo bat pasatu diren, aurpegi ezagun batzuk eta beste berri batzuk… Gogoa, ilusioa, urduritasuna eta laguntasun handia…

Probak 2 bloketan egin dira: astelehenean Meisner teknika erabili zuten talde-proba izan zen, eta asteartean eta asteazkenean binakako probak egin ziren.

Laster ezagutuko dugu Gazte Konpainiaren hamargarren promozioaren zerrenda berria. Aukeratutako testua Frank Wedekinden EL DESPERTAR DE PRIMAVERA da eta proposamena Adriana Laespadak zuzenduko du.

Harrobia dago! Zorte on guztiei!