ANTZERKIDEK ANTOLATUTA, ANTZERKI ARIN SOZIALAREN III. JARDUNALDIETAN PARTE HARTZEKO DEIALDIA IREKI DA

ES
EU

ANTZERKIDEK ANTOLATUTA, ANTZERKI ARIN SOZIALAREN III. JARDUNALDIETAN PARTE HARTZEKO DEIALDIA IREKI DA

Antzerkide proiektuak Antzerki Arin Sozialaren III. Jardunaldiak antolatuko ditu, 2023ko ekainaren 2, 3 eta 4an. Pandemiaren ondorioz urte batzuetako etenaldiaren ondoren, eta Pabellón 6en laguntzarekin, aretoan bertan izango dira jardunaldiok ekaineko lehen asteburuan.

Antzerki Arin Sozialen Jardunaldi hauek Deustuko Unibertsitatean hasi ziren egiten, eta aurtengo edizioak gure aretoaren laguntzarekin izango du jarraipena. Antolatzaileek dioten bezala, jardunaldien helburu nagusia: Antzerkia sustatzea da, gizarte osoari eragiten dioten bidegabekeria, bazterketa, desberdintasun, isolamendu edota ahultasun pertsonal eta sozialeko egoerak ikusarazteko, salatzeko eta jorratzeko tresna aberasgarri gisa.

Jardunaldiotan, hautatutako 8 piezak (bi pasetan) antzeztuko dira. Lehenengo saria 600 eurokoa izango da, eta antzezlan sozial onenarentzat aipamen berezia. Epaimahaia hiru lagunek osatuko dute. Antzezlanak ikusi eta erabakiak hartu ostean, sariak apelaezinak izango dira.

Antzezlanak gaztelaniaz zein euskaraz aurkeztu daitezke, eta ezin dute 20 minutuko iraupena gainditu. Baldintza guztiak hemen irakur daitezke.

Aurkeztu nahi duten taldeek apirilaren 30a baino lehen eman beharko dute izena. Eta aukeratutako piezak 2023ko maiatzaren 8a baino lehen ezagutuko dira.