PABELLÓN 6KO ANTZERKI ARINEKO 11. JARDUNALDIETAKO PALMARESA
Hilabeteko emanaldiaren eta aparteko asteburu baten ondoren (3 pieza gonbidaturekin), atzo, apirilak 28, eguerdiko 12:00etan banatu zen palmaresa. Gala polit bat… Harmailetan, parte hartuko duten taldeak, senitartekoak eta lagunak, epaimahaia eta, oro har, publikoa
ALEX ANGULO SARIA
(3.000 €-koa eta Bilboko Udaleko Kultura Sailak babestuta)
SILBIDOS DE YENÍN, Galder Irustaren dramaturgia, Olatz Ganboak zuzendua eta Olfa Sendesni, Cécile Azuelos, protagonista duena.
Epaimahaiak egokitzat jo zuen 3 aipamen berezi egitea: DIARIO DE DESDICHAS, LA GATA ATADA eta FIFTY-FIFTY.
KRISELU SARIA
(3.000 €-koa eta Bizkaiko Foru Aldundiak babestuta).
Kriselu saria BURUAZ NORBERE EGIN eta HIRURAK TELEFONOARI BEGIRA antzezlanaren artean banatu zen.
BURUAZ NORBERE EGIN, Idoia Garzes Aldazabalen testua, Mikel Martinezek zuzendua eta Leire Orbe eta Ruth Guimerà protagonista dituena.

Gehibat +1 konpainiaren HIRURAK TELEFONOARI BEGIRA. Xabin Fernandez Zubeldia da antzezlanaren egilea eta zuzendaria, eta Irene Baltzategi, Eider Villalba, Xabin Fernandez, protagonistak.
ANTZEZLE ONENAREN SARIA
(500 €-koa P6ko Antzerki Laborategiaren eskutik).
DIARIO DE DESDICHAS piezako Josu Angulo eta Alfonso Diez (ex aequo).

Omar Somai eta Izar Pizarro (ex aequo) FIFTY-FIFTY antzezlanan egindako lanagatik.
PUBLIKOEN SARIA
Publikoaren saria CORSARIOS antzezlanak jaso zuen.
Unai Garcia Amaroren testua eta zuzendaritza, eta protagonista gisa Jon Casamayor, Nahikari Rodríguez, Unai Elizalde.
Hamaikagarren edizioko epaimahaia Karmele Larrinagak, Adrián García de los Ojosek, Lucia Saizek, Itxaso Larrietak eta Francisco Echartek osatu dute.
Ekitaldia Arnatz Puertasek eta Itxaso Gilek aurkeztu zuten eta “Lucia y el lerdo” musika taldeak ireki eta itxi zuen ekitaldia.
12. edizioara arte.
Gora antzerki arina !!!
[argazkiak: Iñigo Cobo]









