
CINCO SENTIDOS (erakusketa-exposición)
CINCO GOLONDRINAS antzezlanari laguntzen dion erakusketa
Betitxe Saitua (Jantziak eta eszenografiaren diseinuaren arduraduna).
Josean Espinosa.
Zentzumen hauen bitartez (IKUSMENA, UKIMENA, DASTAMENA ETA USAIMENA) munduarekin lotzen gara, baina zer gertatzen da horietakoren bat falta zaigunean?
CINCO SENTIDOS erakusketa Cinco Golondrinas antzezlan inklusiboarekin bat datorren erakusketa da, bost zentzumenen edo horien gabeziaren inguruko hausnarketan laguntzeko. Soinu-espaziotik abiatuta, publikoak enarekin eta hegazti horien kantuarekin lotutako abestiak entzun ahal izango ditu, eta antzezlanean eta enaretan inspiratutako bost margolan ere izango ditu disfrutatzeko, Josean Espinosak, obraren kartelaren sortzaileak, eginikoak dira.
Rakel Rodriguezek (Arymux) sortu eta zuzendutako antzerki-testu inspiratu duten idazle batzuen liburuak ere bertan topatu daitezke. Publikoa, liburuok hartzera, behatzera eta usaintzera gonbidatu nahi da. Liburu baten usaina ote du? Edo pertsona batena? Zer usain du enara batek? Usain batek leku jakin batera eraman gaitzake instant batean, aurrean ez dagoen hori gure artera ekar dezake, edota oroitzapen bat berpiztu.
Eta oroitzapen batek usaina izan badezake, gauza bera gertatzen al da dastamenarekin? Haurtzaroko zaporea, oporretako zaporea… Zer gogorarazten dizute erakusketa honetako zaporeek?