PABELLÓN 6EKO ANTZERKI ARINEKO 12. JARDUNALDIETAKO PALMARESA

ES
EU

PABELLÓN 6EKO ANTZERKI ARINEKO 12. JARDUNALDIETAKO PALMARESA

Alex Angulo Saria ¿FUMAS? piezarentzako izan da eta Kriselu Saria “ex aequo”
DESTINY DRIVER eta HIL DA JAINKOSA antzezlanentzat

Hilabete batez emanaldiak eskaini ostean, atzo, maiatzaren 11, bukatutzat eman ziren aurtengo Pabellón 6 eko 12. Antzerki Arinen Jardunaldiak. Bertan, aurtengo irabazleen zerrenda ezagutzera eman zen, galara parte hartzaileak, lagunak, senideak, P6eko bazkideak eta oro har, ikusleak gerturatu ziren.

Apirilaren 11an hasita, 4 asteburutan zehar, 16 antzezlan estreinatu dira (12 gaztelaniaz eta 4 euskaraz) eta azken asteburuan 3 pieza gonbidatuen emanaldiak eta sari banaketa ekitaldia egin da.

Epaimahaiak ez du lan erraza izan, baina azkenean horrela geratu dira gauzak. Alex Angulo ikuskizunik onenaren saria, Bilboko Udaleko Kultura Sailaren eskutik 3.000 euroko saria, ¿FUMAS? lanarentzat izan da. Ander Lacallek idatzi eta zuzendu du, eta Omar Somai eta Amaya Quiroga Elizalde ditu protagonista. Epaimahaiak 2 aipamen berezi egin ditu: Ixo Teatroaren HERIO eta Josu Angulo Anthonisenen UNA GAVIOTA, QUIZÁS. Eta Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailaren eskutik Kriselu Saria eman da, 3.000 euro “ex aequo” DESTINY DRIVER eta HIL DA JAINKOSA antzezlanentzat. Markos Goikolea da DESTINY DRIVER lanaren egilea, Ugaitz Alegria eta Getari Etxegarai ditu protagonista eta Olatz Ganboa zuzendari lanetan aritu da. HIL DA JAINKOSA, Ainhoa Etxebarriak idatzi du eta Nerea Gartziarekin batera antzeztu eta zuzendu du.

Irabazleen zerrenda, Publikoaren Sariarekin osatu da, guztira 1.579 bozka txartel jaso ostean. Ta sari honen irabazlea, Lander Otaolak idatzitako BILBAO, 2035 lanarentzat izan da, Asier Hormaza eta Lander Otaola bera ditu protagonista, zuzendari lanetan Ramon Ibarra aritu da. Bestalde, P6ek 2 Interpretazio Sari banatu ditu, oraingo honetan partekatuak izan dira: Aitor Echartek LA PROFUNDIDAD lanagatik eta Anje Oregik UNA GAVIOTA, QUIZÁS piezagatik, Eider Villalba Arrietak ZAZPI URTE ETA ERDI lanagatik eta Eneritz Garcia Alonsok LA PROFUNDIDAD piezagatik.

Epaimahaia, aurten, honako hauek osatu dute: Amaia Ereñaga, GARAko cultura saileko kazetaria; Unai Garcia Alonso, magoa, antzerkigilea eta Pabellón 6eko bazkidea; Sofia Zallio, aktorea; Gaizka Chamizo, aktorea; eta Irene Bau, aktorea eta Pabellón 6eko taldekidea.

Ekitaldia Izar Pizarrok aurkeztu du eta Ainhoa Rinconek zuzendutako Artez Arte Abesbatzaren emanaldiak girotu du.

Azkenik, eskerrak eman nahi dizkiegu Gonzalo Olabarria Bilboko Udaleko Kultura zinegotziari eta Leixuri Arrizabalagari Euskara, Kultura eta Kirol diputatuari Alex Angulo eta Kriselu sariak ematera hurbiltzeagatik. Jardunaldietan parte hartu duten guztiei, bai eta proposamenak bidali zituzten guztiei ere. Jardunaldietan parte hartu duten Tartangako ikasleei, Pabellón 6eko taldeko kideei beren esfortzu eta dedikazioagatik, eta, batez ere, asteburu guztietan aretoa bete duten ikusleei, orain arte egin diren ekitaldi guztien artean publiko gehien bildu duen edizioa izatea lortu baitute.

13.edizioara arte. Gora antzerki arina !!!