Ai, gure juaneteak!

ES
EU
Loading Events

Este evento ha expirado.

AI, GURE JUANETEAK"

Laboaren kantak gaur egungo gizabere baten begiradatik.
Emanaldia euskaraz da.

Egilea:

Patxo Telleria.

Zuzendari eszenikoa:

Jokin Oregi.

Zuzendari musikala:

Adrián García de los Ojos.

Antzezlea:

Patxo Telleria.

Musikariak:

Adrian Garcia de los Ojos eta Maider Lopez.

Argi diseinua:

David Rodriguez.

Soinu teknikaria:

Borja Arbaiza.

Eszenografia:

Pedro Rojo (El Cajón).

Ekoizle exekutiboak:

Myriam Garzia eta Pio Ortiz de Pinedo.

Kanpoko begirada:

Mikel Martínez.

Jatorrizko Musika:

Mikel Laboa.

Kartela:

Hirudika (Zumetaren iruditik).

“Ai Gure Juaneteak!” ikuskari eszeniko hibridoa da. Hitzak eta musikak osaturikoa. Taula gainean aktore-musikari bat eta bi musikari-aktore. Hitzaren eremua aktorearena da, esatariarena. Baina aktorea ere musikari bihurtzen da tarteka. Musikaren eremua musikariena da. Baina musikariak ere ikuskizunaren partea dira, eta honenbestez, aktoreak.

Testua, Laboaren zenbait kantaren letren berrinterpretazio erabatekoa da, gaur egungo neure ikuspuntutik. “Hegazti errariak”, “Izarren hautsa”, “Bedeinkatua”, “Negu Hurbila”, “Lili bat”, “Oi Pello Pello”, “Haika Mutil”, “Baga biga higa”, “Ihes betea”…

Hamarkadak pasa dira kanta horiek konposatu zirenetik eta ez dute galdu orduko indarra eta zirrara. Eta horrexegatik, gure ondare emozionalaren ezinbesteko zatia direlako, izan dut kantok berregituratzeko, berkodifikatzeko ausardia. Gureak direlako. Nireak direlako.

Jatorrizko bertsioaren zati laburrak kantatuko ditugu tarteka, baina batez ere, kanta bakoitzaren ikuspuntu berriak eskeiniko ditugu. Hitzaren eta musikaren ikuspuntu berriak. Hitzek Laboaren kanten letrak (Artze, Lete, Sarrionandiarenak…) izango dute abiapuntu, baina bide berrietatik garatuko dira, desegituratze eta desitxuratze erradikalarekin. Musika ere abiatuko da Laboaren kanten melodietatik, baina hitzak bezala, berezko bide berriak jorratuko ditu.

PATXO TELERRIA egile eta antzezlearen hitzak:

“Gaztetan uste nuen Laboak giganteentzat kantatzen zuela, titanentzat, kolosoentzat. Gizonen hartu emanak hobekitzen eta zama aroa laburtzeko gai ziren giganteak. Lehen gorputzarena bezala orain gogoaren zilbor-hestea eteteko gai ziren titanak. Azken orduan arnasa galdu beharrarekin larritzen ez ziren kolosoak. Laboaren kantak ikasi nituen garaian, nik gigantea nintzela uste nuen, titana, kolosoa. Orain norabiderik gabe doan gizabere galdu bat besterik ez naizela dakit. Lehen baino txikiagoa. Lehen baino jakintsuagoa. Horregatik dakit Laboak, heroientzat ez, ni bezelako gizabere galduentzat kantatu zuela, lantzean behin giganteak, titanak, kolosoak direla amesten duten gizabere galduentzat, lantzean behin giganteak, titanak, kolosoak izan nahiko luketen gizabere galduentzat. Laboaren kantak esango ditut nik, orain sentitzen ditudan moduan. Barka nazatela hilda daudenek, Gaztiga nazatela bizi direnek.”

Ostirala 16, Urtarrila 19:30
AMAITUTA
ERRESERBATU
Larunbata 17, Urtarrila 19:30
AMAITUTA
ERRESERBATU
Igandea 18, Urtarrila 19:00
AMAITUTA
ERRESERBATU