Talde berria, entseguetan…

ES
EU

Talde berria, entseguetan…

Pabellón 6en jarduerak ez du etenik, Javier Liñera buru duen taldea SERIA UNA PENA QUE SE MARCHITARAN LAS PLANTAS antzezlana prestatzen ari da une honetan, eta 2027aren hasieran estreinatuko da. Ivor Martinic antzerkigilearen testua da. Kroaziarra Europako egile esanguratsuenetako bat da, eta haren lana ez da Euskal Herrian argitaratu oraindik. 

Pieza honen entseguak 3 bloketan egingo dira. Aste hauetan ikerketa lana egingo dute testua osatzen amaitzeko, horretarako, autofikziotik, inprobisazioetatik eta intertestuetatik abiatuko dira. Alegia hori abiapuntuko gailua baino ez baita, proposamen osoa askoz konplexuagoa delako eta proposamen metateatral batetik abiatuta antzerki-ikerketako lan bat eskatzen duelako.

Egileak, testuko akotazio batzuen bitartez, zuzendaria gonbidatzen du ikuskizun eszenikoan posizionatzera eta testutik bereiztera. Modu horretan, bere sorkuntza eraikiko du. Horrez gain, antzezlanak lortu nahi du pertsonaiak eta aktoreak elkarren artean ez bereiztea. Aktore bakoitzak emango dio nortasuna pertsonaiei (generoa, adina eta ibilbide profesionala).

Antzezlanak bikote baten haustura eta azken urteetan elkarrekin topo egin duten bost pasarte oholtzaratuko ditu. Albar Cirardak, Conchita Piñak eta Paula Prolek osatuko dute taldea, eta zuzendaritza Javier Liñera eta Álvaro Manrique zuzendari laguntzailearena izango da.

Beraz, udako egun hauetan, badugu gure landarek nork zaindu…