Nork in dak?

ES
EU
Loading Events

NORK IN DAK?

Emergenteen Zizloa.
Ikuskizuna elebiduna izango da.
Lamien kondairetatik abiatzen den sorkuntza eszeniko garaikidea da NORK IN DAK?.

Dramaturgia eta zuzendaritza:

Saioa Lara.

Antzezleak:

Paula Gironi, Daniel Guerro, Saioa Lara, Micaela Portillo.

Zuzendari laguntzailea:

Pablo Velasco.

Itzulpena:

Aiora Enparantza.

Testu aholkularia:

Paula Casales.

Soinu giroa:

Iñigo Arricibita.

Jantziak:

Ainhoa Escalada.

Eszenografia:

Azkazi Konpainia.

Argi espazioa:

Álvaro Díaz.

Argazkiak:

Ander Vecino.

Ekoizpena:

Azkazi Konpainia.

Lamien kondairetatik abiatzen den sorkuntza eszeniko garaikidea da NORK IN DAK?.

Mendeetan zehar gure tradizioaren parte izan diren izaki mitologiko horietara hurbiltzeko proposamena da, haien inguruan jaso dugun iruditeria zalantzan jartzeko eta desmitifikatzeko. Obrak iruditeria mitologikoaren eta gaur egungo errealitatearen arteko elkarrizketa proposatzen du. Bidaia honetan, kondaira urruneko kontakizun izateari utzi eta ispilu bihurtzen da, gure gorputzak zeharkatzen dituzten indarkeria- eta mendekotasun-moduak agerian uzteko.

Eszenan, mendi desitxuratu bat ageri da: zeruak eta lurrak bat egiten duten paisaia, non errealitatearen eta fantasiaren arteko mugak lausotzen diren. Bertan, lamiak atondu, eraldatu eta hitza hartzen dute, haien inguruan eraiki den kontakizuna zalantzan jartzeko.

Poetikoaren, groteskoaren eta politikoaren artean, NORK IN DAK? piezak kondaira berrikusten du, galdera hau airean utziz: zer gertatuko litzateke kontakizun fantastiko eta ia inozo gisa irakatsi ziguten horren atzean indarkeriazko istorio bat ezkutatuko balitz?

Larunbata 12, Abendua 19:30
LEKU LIBREAK
ERRESERBATU