Etxea

ES
EU
Loading Events

ETXEA

Emergenteen zikloa.
Ikuskizuna euskaraz da.

Testua:

Iñaki Cid.

Zuzendaritza:

Jon Ander Alonso.

Antzezleak:

Eneritz Sanchez, Iñigo Elosegi, Iñaki Cid.

Ekoizpena:

Javi Arbillaga.

Iñakik bere bizitzako egunik txarrena biziko du, ohikoa baino txarragoa. Lanetik kaleratua izango da, bikoteak utzi egingo du eta amaren etxera bueltatuko da. Amak etxea saldu du, ezin da bertan geratu, bi aste dauzka bere txikitako gela hustu eta pisu berri bat aurkitzeko, gaur egungo merkatuan, gaur egungo prezioekin, bakarrik. Animo, Iñaki.

Baina lortuko du (ez dezagun ahaztu hau antzezlan bat dela, ez dela bizitza erreala). Etxea zoragarria da: berrehun metro karratuko sabai altuko etxe dotorea, bost logela, hiru bainugela, sukalde eta jangela argitsuak eta lau balkoi eder. Guztia hirurehun euroren truke. Non dago koska? Pisua partekatu egin beharko duela, bi lagunekin eta hiruren artean zaindu beharko duten etxearen jabearekin: ohetik ateratzen ez den ehun urteko amonarekin.

Zergaitikk antzezlan hau?

Proiektu hau hasi genuenean hainbat ideia geneuzkan buruan bueltaka, baina bereziki denok hazi garen etxe horren inguruan idatzi nahi genuen. Etxe hori galtzearen inguruan hobeto esanda. Ezagutu dugun lehengo habia, munduko lekurik seguruena (nahiz eta beti horrela ez izan), gure lehen gotorlekua eta baita ere gure nortasuna era batean definitu zuena. Betirako hor egongo zela pentsatzen genuen txokoa. Gure logela. Gurea eta ez beste inorena zen munduko lekurik in6moena. Guk sortutakoa. Guk apaindutakoa. Zein izan garen zekiena. Benetan zein garen dakiena. Dena gaizki joanda ere betirako izango genuen ihesbidea. Baina, zer gertatzen da guzti hori galtzen dugunean? Bizitzan galduta geratzen gara. Segurtasun sarea galdu dugu. Ez dago txikitan hain ondo sentiarazten gintuen goxotasunera bueltatzeko aukerarik. Zure gain dago habia berri eta egonkor bat sortzearen ardura. Hazi zara. Ez zara ume bat. Sortu zure familia. Ezezagunekin bada ere.

Hari honi tiraka etxebizitzaren egoerari buruz ere hitz egingo da antzezlanean: pisuen prezioaz, hauen tamaina txikitzeaz, pisu turistikoz beteriko eraikienez, auzoko betiko lagunen migrazioaz… Gure hiriak aldatzen ari dira eta baita elkarbizitzaren arauak ere. Gauzak horrela, zaintza modelo berriak ere garatu beharko ditugu eta horretaz ere hitz egiten da antzezlan honetan: Hiru gaztek amona bat zainduko dute. Amona pisuaren jabea da eta hiru gazteak berarekin biziko dira hau zaintzen duten bitartean. Sinbiosi honek zaintza berri ba6 ateak irekitzen dizkio eta elkarrekin erlazionatzeko bide berriak ere erakusten dizkigu: zein erlazio mota daukagu gure zaharrekin? Eta gure pisu kideekin? Familia bat sortu al dezakegu ezagutzen ez dugun jendearekin?

Gaurkotasuneko gai askori buruz hitz egiteko aukera ematen duen antzezlana da ETXEA, eta hori da antzezlanak sortu nahi duena: Elkarrizketa. Pertsonaiak gutako edozein egon gaitezkeen egoeratan jarri eta guk nola jokatuko genukeen pentsatzea. Nola berreskuratu galdu zenuen lagun hura? Nola onartu zure gurasoen ongizatea ez datorrela be6 zure ongizatearekin bat? Zer egin berrogei urte dituzunean eta izan nahi zenuen horretan bilakatu ez zarenean? Hauek eta beste galdera askoren erantzunak bilatzea, hori izango da ikuslearen erronka nagusia.

AMAHIRU konpainiari buruz:

Eneritz Sanchez, Iñigo Elosegi eta Iñaki Cidek 2022an sortutako antzerki konpainia. GAIZKI izeneko bere lehen antzezlan laburrarekin Pabellón 6eko antzerki arinaren jaialdian Publikoaren saria irabazi zuten.

2023an, jaialdi berdinean, DUZHE DOBRE izeneko antzezlanak Euskarazko obra hoberenaren saria irabazi zuen (Kriseilu saria) Bizkaiko aldundiaren eskutik. Urte berean bere lehen obra luzea sortu zuten, DUZHE GAIZKI, eta biran ari dira Euskal herriko antzoki ezberdinetan zehar. Kritika ezin hobeak lortu ditu antzezlan honek eta ildo beretik jarraitzeko indarra eta bultzada eman diote taldeari.

2025ean, poltsiko antzerkiko sorkuntza sariari esker, IGOGAILU BATEAN AMAITU ZEN MUNDUA antzezlana sortu eta ekoiztu zuten. Poltsiko antzerki jaialdian arrakasta handiz estreinatua. Orain biran.

Igandea 13, Abendua 19:00
LEKU LIBREAK
ERRESERBATU