
II ENCUENTRO DE COMPAÑÍAS EMERGENTES
Pabellón 6ek sektore eszenikoa bilduko du berriro bigarren edizio bat egiteko: arte eszenikoetako profesionalen arteko topaketa, gogoeta, eta elkarrizketari jarraipena emateko Arte Eszeniko profesionaletan lehen urratsak ematen dituzten sortzaile gazteengan arreta berezia jarriz.
abenduak 12.
10:30-13:30.
Pabellón 6 eta Gazte Konpainia.
María Goiricelaya (zuzendaria eta antzerkigilea), Cristina Elso (K Producciones-eko antzerki-ekoizlea), Carlos Morán (kultura-kudeatzailea eta Serantes Kultur Aretoko programatzaile ohia, Arte Eszenikoen Akademiako kidea), Alicia Otxandategi (BAD Bilbaoko zuzendaria), Pío Ortiz de Pinedo (antzerki-ekoizlea eta -kudeatzailea).
Sarrera doakoa, edukiera bete arte (beharrezkoa da erreserba egitea)
Jardunaldiak konpainia berrien potentziala bultzatuko du, hauen egiturak sendotzeko eta eszenatokietan ikuskizunen arrakasta sustatzeko tresnak partekatuz.
Topaketa bi elkarrizketa eta eztabaida mahairen inguruan antolatuko da, Gazte Konpainiako interpreteek gidatuko dute. Lehenengoa: SORKUNTZA ETA PRODUKZIOARI buruzkoa izango da; bertan belaunaldi desberdinen lan-baldintzak eta sorkuntza-prozesuen iraunkortasuna jorratuko da. Bigarrena: ERAKUSTALDIA ETA BANAKETA, ikuskizunen bizitza ziurtatzeko jardunbide egokienak eta erakundeek eta espazio eszenikoek sortzen ari diren konpainien sustapenean eta sendotzean duten funtsezko eginkizuna nabarmenduko ditu.
Zikloa 4 ikuskizunen emanaldiarekin osatuko da:
– abenduak 10: COMPASIÓN
– abenduak 11: ROJO NIEVE
– abenduak 12: NORK IN DAK?
– abenduak 13: ETXEA
Eta tailerra:
– abenduak 13 (10:00-13:00): EL FIN POR FIN. Creando escena desde la escena.