BAD BILBAO, 2016 Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdia
No queda nada para una nueva edición del BAD BILBAO, Festival de Teatro y Danza Contemporánea de Bilbao,…
Este año entre las propuestas del Festival, en Pabellón 6 podremos ver:
MALMÖ Khea Ziater
Antzerkia (Film eszenikoa)
urriak 25 (21:00)
Claudiak eta Sagak duela bost urtetik gora ezagutu zuten elkar. Elkarrekin egin zituzten egunik zoroenak.
Baina zerbait aldatu zen gau batean Malmön. Adiskidetasun apurtezina zirudiena apurtu egin zen. Gaur, denbora igarota, Saga Claudia bisitatzeko itzuli da, eta ekipajean bere mendekua ekarri du.
SAD SAM LUCKY Matija Ferlin
Dantza-performancea
urriak 26 (21:00)
Sad Sam Triste Matija Ferlin kroaziar koreografo eta antzezleak sortutako bakar-lan berria. Amsterdamen 2004an lehenengo Sad Sam Now I am estreinatu zenean hasitako Sad Sam sail erromantiko eta kontzeptualaren jarraipena da. Sad Sam Almost 6 izan zen saileko bigarren bakar-lana eta 2009ko urtarrilean estreinatu zen.
Sad Sam Lucky lanean Ferlinen antzezpena Sad Sam Lucky Srečko Kosovel (1904 – 1926) bangoardiako olerkari esloveniarraren lanari emandako erantzun fisikoa da. Haren poesia konfesionala sakona da, haren espirituan gaur-gaurkoa, barneko tentsioa eta irudimen estilistikoa ditu barnean. Aldi berean, iraultzailea da haren ideietan, bere nortasunaren berehalako hausnarketez betea, horiek oso hunkigarriak eta poesiaren aldetik eskergak dira.
Kosovelen bertsoen adierazgarritasun iraunkorrak, bere onestasunak, profezia melankoniatsuak eta tragedia sentimentalak bultzatuta, Ferlinek Sam Sad Lucky lanean abangoardiako autore bitxiari eskaintzeko omenaldi-era oso fisiko, emozional eta uherra sortzen du.
EN ALERTA Taoufiq Izeddiou/Anania Danses
Dantza-musika
urriak 28 (21:30)
“Dantzari buruz berba egitea, nahikoa ulergarri den gauza bat, batzuetan bat ere maitatzen ez dena edo alderantziz… Espazio intimoa, gorria, epela, murriztua. Eta oholtza handi bat eta bakarlari bat bere misioari eta bere pentsamendu independenteei aurre egiten. Lehen dantza hori hurbiltzen zaidanean, niregandik urruntzen da, gaur egun ni naizen gauzatik. Lehen dantzak nire haurtzaroari buruz hitz egitera bultzatzen nau. Txalo egiten dit, laztandu egiten nau eta esaten dit: “Ez zara zu!” Eta, hala ere, brastakoan jauzarazi nauzu. Itzultzera derrigortzen nauzu. Bazter sekretuen bila nabil, nire izaeraren aurka ere. Argia ematen didazu. Epaitu egiten nauzu. Iraindu egiten nauzu. Eta nire barnean argia aurki dezadan eskatzen duzu. Nire barrua hainbeste bider aztertu dut, nire arnasa aldatu dut, nire martxa, nire erritmoa. Zer gehiago nahi duzu nigandik? Urrunera begiratu dut nire barruan zauden bitartean. Lehen dantzarako zure eskakizuna hilgarria da, ia- ia makabroa. Hil egiten zaitut eta bizkarra eman. Suntsitu egiten zaitut nire oroimenen aurrean libre izateko. Eta zure heriotzak, soinu indartsuek, karrankariek, gitarra elektriko batekoa izango bailitzan, oholtza elikatuko dute.
Taoufiq Izeddiou, 2014ko urtarrila, Marrakex
Gaur egungo dantzak, musikak eta poesiak ematen dute “En Alerte” lan berri honetarako materiala. Koreografiaren hizkerak poesia erabiltzen du eta bere burua baieztatzeko eta askatzeko egiten du berba. Oraingoan, Taoufiq Izeddiou-k inspirazioa marrazten du gaur egungo poesia arabiarretik abiatuta, zehazki Mahmoud Darwish-en poesia. Darwish-ek aipatzen duen hizkeraren gaiak ezinbesteko garrantzia dauka poeta arabiar guztientzat. Madih al-Zill al-‘Ali (…….) poemaren kontakizun luzea sortu du eta gogoeta sakona egiten du gai existentzialen inguruan. En alerte lanak Beiruteko setioan egindako eta poetak 1983an Aljerian irakurritako poemaren unibertsora garamatza. Gaur egungo munduaren bihotzean oihartzuna daukan poema bat da
EXTRAÑOS MARES ARDEN Txalo Toloza-Fernández/ Belargorria
Dramaturgia berriak
urriak 29 (21:30)
Irakurtzen ari zarena gauzak egiteko modu baten, mundua ikusteko modu baten jaiotzaren istorioa da.
Istorio honetan kontatuko da, planetako basamorturik lehorrenean, meatokien, herri mamuen eta mendebaldeko eleberrien artean, zelan sendotu ziren gaur egungo artearen industria ahalguztidunaren oinarriak, gaur egungo garapen ekonomikoaren oinarrizko zutabea.
Informazio gehiago: https://youtu.be/zYonjd-RIQA