Abenduaren programazioa

ES
EU

Abenduaren programazioa

Azaroan “eMe Fatal” zikloari hasiera eman genion. Emakumeen ikuspuntua jorratzen duen zikloak jarraipena izango du orain datozen ilabeteetan, otsailean bukatuko delarik. Abenduan hainbat ikuskizun programatu ditugu, guztiek ere emakumearen etorria oinarri dute.

Hasteko ProtAgonizo ikusi ahal izango dugu, Ester Bellver-ek idatzi, zuzendu eta jokatzen duen bakarrizketa. Egun, Madrileko Centro Dramático Nacional-ean ikusgai dago. Ikusle eta kritikoen oneritzia jaso duen lana da, horren adierazle da astebete gehiago egingo duela Madrilen.  Testua ausarta eta intimoa da, antzerki munduan 26 urteko esperientzia duen egilearen desioetako bat ahalbideratu duena: irizpide komertzialeetatik alde egiten duen proiektu pertsonala gauzatzea.

ProtAgonizo

* Abenduak 3an, emanaldiaren ondoren, ikus-entzuleek Ester Bellverekin solasean aritzeko aukera izango dute.

…eta Karmele? euskaraz egindako ikuskizuna da zeinetan bi emakume, auto batean eserita, bizipen, sendimentu eta desengainuen inguruan hitz egingo duten, betiere kutsu absurdoa duten humore eta dialogoez zipriztinduta.

... eta karmele?

Horren ondoren Neska Kabaret ikusi ahal izango dugu, emakumeez soilik osatutako ikuskizun kabareteroa. Publiko orori zuzendutako lan honetan, eta umore dosi handiekin,  aereo, malabare, ekilibrio, magia, eta kontorsio numero harrigarriekin gozatzeko aukera izango dugu.

Neska Kabaret

Mursego, musikarekin hitzordu berezia. Maite Arroitajauregik bere bigarren diskoa aurkeztuko digu:  “Bi (2).  Maiteren zuzeneko emanaldiak erabat bizi, harrigarri, eta erakargarriak dira, musika arloan ez da erraza bera bezain artista originalik aurkitzea, ez zazue galdu beraz aukera.

Mursego

Eta bukatzeko, ikuskizun bikoitza, La Canción de Gloria eta On d´Rocks. La Canción de Gloria KHEA ZIATER-en proiektua independientea da. Sortzerakoan aurrez ezarritako edozelako erizpide estetiko edo dramatikori uko egin diote, sormena aktore eta sortzaileen esperientzian oinarrituz. Gloria.D telebistari begira dago, bere pentsamenduetan murgilduta, Takkekin izandako maitasun istorioa ahaztu ezinda, harek utzitako mina gainditu ezinda.

Emanaldia bukatu bezain laster On d´Rocks-ek zuzenekoa eskeiniko digu, electro-chanson errepertorio bitxia oinarri hartuta, Raketa Brokobitx eta Joke De Vriesen eskutik.

la cancion de gloria+on d´rocks

Guztion nahiak asetzeko hainbat proposamen beraz, lan gomendagarriak guztiak,