Sarreren informazioa

ES
EU

Gure lekua murriztua denez, sarrerak aldez aurretik erreserbatzea beharrezkoa..
Behin ikuskizuna hasita, ezinezkoa izango da aretora sartzea eta erreserba bertan behera geratuko da. Beraz, garaiz edo une egokian iristea gomendagarria litzateke. Mila esker.

Nola egin sarreren erreserba?
Interneten bidez, erreserba-inprimakia betez: (www.pabellon6.org/reservas),
telefonoz, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara +34 639 766 720 (Baita whatsapp-a ere) zenbakira.

Behin erreserba-inprimakia bidalita, automatikoki erreserbaren konfirmazioa jasoko duzu (ez baduzu hurrengo 24 orduetan jasotzen, jarri kontaktuan gurekin
erreserba egiteko, info@pabellon6.org 639766720. Batzutan konfirmazio e-maila spam karpetara zuzen joaten da, beraz, konproba ezazu…).
Erreserbatzeko momentuan zerbait komentatu edo galdetu nahi baduzue, “komentarioak” atalean idatz dezakezue.

Erreserbak online egin daitezke baina ikuskizuna hasteko ordu bat geratzen denean sarrerak telefonoz edo leihatilan besterik ez dira erreserbatuko.

Nola ordaindu eta jaso sarrerak?

Ikuskizun batera joateko ekarpena 17 eurokoa da, baina salbuespenak egon daitezke ikuskizunaren arabera. Ekoizpen propioek, haurrentzako ikuskizunek, jarduera bereziek eta antzerki amateurrak prezio desberdina izan dezakete.

Une honetan, COVID-19 protokoloa dela eta, ordainketa egiteko bi modu daude: transferentzia bidez (aldez aurretik) edo txartelarekin (txarteldegian, emanaldiaren egunean bertan).

Leihatila, emanaldia hasi baino ordubete lehenagotik egongo da zabalik.

Deskonturik bai?
Bazkide Aktiboa P6 %30a,
Bazkide Laguntzailea P6 % 20a,
25 urte baino gutxiago 10 euro.

OHARTXOA: Ezinezkoa bazaizu ikuskizunera agertzea, aldez aurretik abisatzea eskatuko genizuke (639766720 edo info@pabellon6.org) zure sarrera erabili ahal izateko, gure lekua murriztua baita. Erreserba baliogabetzen ez bada (24 ordu lehenago), sarreraren zenbatekoa ordaindu beharko da.