Light years away

ES
EU
Loading Events

LIGHT YEARS AWAY

Edurne Rubio. Performance. Castellano. Burgos/Bélgica. Estreno Euskadi.

Kontzeptu eta performancea:

Edurne Rubio.

Soinua:

David Elchardus.

Kamera:

Álvaro Alonso de Armiño, Gregorio Méndez eta Sergi Gras.

Akonpainamendua:

Jan De Coster, Didier Demorcy, María Jerez eta Loreto Martinez Troncoso.

Teknika:

Gregor Van Mulders eta David Elchardus.

Ekoizpena:

Kunstenwerkplaats Pianofabriek, Bruselas.

Ekoizpeneko kideak:

Beursschouwburg, Kunstencetrum BUDA.

Laguntzaileak:

Vlaams Gemeenschap; Vlaams Gemeenschapscommissie; Grupo de Espeleología Edelweiss; Junta de Castilla y León; Netwerk, centrum voor hedendaagse kunst; What is Third, Casa Encendida; Espacio Tangente.

1950eko hamarkadatik 1970eko hamarkadara bitartean, nire aita eta haren anaia biak Edelweiss espeleologia-taldeko kideak izan ziren. 1956an Edelweiss taldea Burgoseko iparraldean dagoen Ojo Guareña, Europako kobarik handienetakoa dena, esploratzen hasi zen.
Espeleologoek gidatuta, LIGHT YEARS AWAY antzokiko iluntasunean zeharko bisita da. Ibilbidean agertzen den guztiak harritu egingo gaitu, bai organikoak bai bizibakoak, kronologikoak zein anakronikoak, ikus daitekeenak nahiz ikustezinak, denak harrituko gaitu.
Pantailatik kanpoko filma, aurpegirik gabeko dokumentala, linternaz argiztatutako ikuskizuna.

EDURNE RUBIO artistari buruz:

Artista bisuala da. Edurne Rubioren praktika formatu eta testuinguru desberdinen artean dabil:
performanceak, bideoak, soinu-proiektuak… Sortzen dituen egoeretan tentsio bat eragiten da ikusten dugunaren eta ikusten ez dugunaren artean, orainaren pertzepzioaren eta iraganaren oroimenaren edo izan daitekeenaren irudikapenaren artean.
Bere lana dokumentaletik hurbil dago, banakako historiaren eta kontakizun kolektiboa sortzearen arteko harremana interesatzen zaio, sarritan gizakiak arkitekturarekin eta bizi den lurraldearekin daukan harremana gaitzat hartuta.

urriak 27, 19:30etan
Las entradas se pueden adquirir directamente en la web del BAD: http://badbilbao.eus/web/

Bidali