Urriaren eta azaroaren programazioa
XIII. Bilboko Antzerki eta Dantza garaikidearen jaialdialdirako egokitu diren espazioetako bat izango da Pabellón 6. BAD jaialdia urriak 28tik azaroak 6ra bitartean burutuko da. Horren ondorioz, Pabellón 6k hiru proposamen ezberdin eta erakargarri aurkeztu nahi dizkizu, BAD jaialdiaren baitan kokatuko direnak; bi antzerki lan, bata euskaraz eta bestea gazteleraz, eta dantza pieza bat dira.
Lehen ikuskizuna “ERRAUTSAK” izango da, Artedrama, Le petit Theatre eta Dejabu Panpin Laborategiak elkarlanean ekoiztutako antzezlana. 2011ko Donostia Antzerki Saria jaso berri du eta Azpeitiako Txalo Saria ere irabazitakoa da.
* Urriak 28an, emanaldiaren ondoren, ikus-entzuleek konpainiakoekin solasean aritzeko aukera izango dute.
Jaialdiaren baitan ere, “La Fionda Teatro” dantza konpania italiarrak egun batzuk egingo ditu Pabellón 6an erresidente gisa. Egun horietan talde interesgarri honek egindako sormen lanaren emaitza erakutsiko digute ondoren: “SOGNO ROSSO-STUDIO PER FIGURE TRAGICHE”. Emanaldia Azaroak 2an izango da 19:00etan. Dantza ikuskizun hau italieraz egingo dute eta gaztelerazko azpitituluak edukiko ditu.
* Azaroak 2an, emanaldiaren ondoren, ikus-entzuleek konpainiakoekin solasean aritzeko aukera izango dute.
Azkenik, azaroko lehen egunetan ere, “eMe Fatal” zikloari hasiera emango diogu, emakumezkoen ikuspuntu artistikoaz gozatzeko aukera eskeiniko digun zikloa. Lanok abendutik otsailera bitartean ikusiko baditugu ere, ziklo hortako lehen antzezlana “CONTRAACCIONES”, azaroak 5ean (22:00etan) eta azaroak 6an * (20:00etan) ikuskizun izango dugu Pabellón 6an. “CONTRAACCIONES” Teatro Laran izandako arrakastaren ondoren datorkigu Bilbora, eta ondoren Madrilgo Centro Dramático Nacionalean eskeiniko dute.
* Azaroak 5an, Ambigú gunean, emanaldiaren 30 minutu hasi baino lehen, KARMA (Cuba) musika-taldea joko dute.
* Azaroak 6an, emanaldiaren ondoren, ikus-entzuleek konpainiakoekin solasean aritzeko aukera izango dute.
Lan benetan gomendagarriak guztiak.