Pabilioi 6-ko bigarren denboraldiaren amaiera

ES
EU

Pabilioi 6-ko bigarren denboraldiaren amaiera

Ekainaren bukaeran Pabilioiak denboraldiari amaiera emango dio. Abuztuan, Aste Nagusiarekin koinzidituz,  hirugarren denboraldia hasiko da, Pabilioiak sorturiko bi produkzioekin.

Ekainean, Erriberako aretoak euskal ikuskizunen aldeko apostua egin du.

Ekainak 1ean (20:00tan) Donostia 2012 Antzerki Saria irabazi duen PUBLIKOARI GORROTO etorriko da. Huts Teatro-ren lan hau, ibilaldi oparoa egin ondoren, Bilbora dator azkenaldiz. Ander Lupus, Iñaki Ziarrusta eta Miren Tirapu,  Manex Fuchs-en zuzendaritzapean.

Gau hartantxe (22:00tan), tabernaren aldean, Kukubiltxo Konpainiaren MORTIMER ikuskizuna  ikusi ahal izango dugu, Aritza Rodriguez-ek klown erara antzezturik. Astebukaera borobiltzeko, Ekainak 2an (20:00an), Leire Ucha-k bakarkako lan bat aurkeztuko du: ZER DUZU, AMY?, hau ere euskeraz.

Ekainaren 7, 8 eta 9an ODDI izeneko Madrilgo produkzioak P6 gunea bisitatuko du gaur egungo antzerkiaren egoera beltzari buruzko komedia beltza erakutsiz. Sergi Pompermayer (Plats Bruts) antzerkigilearen testu dibertigarria eta burugabea Victor Clavijo, Manolo Solo eta Olga Rodríguez aktore saridunek antzeztuko dute.

Aurreko asteetako arrakasta izan ondoren, DIVA DI PALO  kabareta berriro ere gure programazio barruan aurki dezakezue. Ekainaren 8 eta 15ean 22,00etan Pako Revueltas, Enriqueta Vega eta Mitxel  Santamaria apartekoak gure artean izango ditugu.

P6 gunean  onarpen zabala izan ostean, Laressistens Bilbotar konpainiaren  FA EN CUARTA produkzioa ere bueltatzen da ekainaren 13an 18,00etan (euskaraz) eta 20,00etan (erderaz).

THE SIRENS.  Sleepwalk Colective Gasteizen egoiliar dagoen konpainia da eta sari asko jaso izan ditu. Haien agenda potoloan P6-era etortzeko tartea hartu dute. Ekainak 14 (21etan), 15 eta 16 (20etan).

Aurreko urtean egin bezala, P6-k talde amateurrei ateak irekiko dizkie. Oraingo honetan, Luna LLena konpainiak A TROMPICONES antzezlana eskainiko digu, Kepa Gallegok zuzendutakoa. Ekainaren 21ean, (21etan).

Eta denboraldia bukatzeko, ohiz kanpoko zenbait proposamenekin, P6ek glamourrra eta dibertsioaren aldeko apostua egingo du:

Ekainaren 22an, (21etan) TU JETA ME INQUIETA lehiaketa musikalean Bilboko musika zein antzerki munduko aurpegi ezagunek parte hartuko dute.

Ekainaren 29an, (20etan) inprobisaketa formatu berri batekin Pabiliora bueltan dator, INPROSHOW ikuskizunarekin. Eta denboraldiaren amaiera gisa, ekainaren bukaeran kabaret gauak izango dira Anbiguan: LAS FELLINI, UNAS CHICAS CON ORGULLO. 28, 29 eta 30 (22etan).

Bestaldetik, MVG CREATIVAn “Fragmentación de colores” erakusketa kolorista ekainaren 13a arte P6 gunean ikusi ahal izango da.

Share on FacebookTweet about this on TwitterPin on PinterestEmail this to someone

Bidali