2013 abuztua

ES
EU

2013 abuztua


Hoy última función

PABELLON 6, ANTZERKIA, ABUZTUAK 15, 16, 17, 18, 19, 20, 21, 22, 23, 24, 25, 27, 28, 29, 30, 31 ETA IRAILAK 1 (21:00ETAN), 90 MINUTU, 15€ (bazkideek prezio bereziak dauzkate)

hoy última función

Antzezleak: Itziar Lazkano eta Ramón Barea.
Laburpena: Aktore zaharrak dira NICÉFORO eta SEMÍRAMIS , bizitza zibilean senar-emazteak eta eskenatokian bikotea osatzen dutenak. Euren azken emanaldia eskeintzera doaz, irudizko ekitaldi bat, zeinean alegiazko pertsonaiak kobidatuta dauden: Godot, Ionesco, Juan Tenorio, Stanislawsky… eta horrela ia ehuneraino. Azken Emanaldia burutu aurretik, pertsonaiokin bizi eta hitz egiten dute, gaitzetsi eta haintzat hartzen dituzte.

mas info

Cabaret Chihuahua

PABELLON 6, KABARETA, ABUZTUAK 16, 17, 18, 19, 20, 21, 22, 23, 24, 25, 27, 28, 29, 30, 31, 23:00ETAN, 90 MINUTU, 15€ (bazkideek prezio bereziak dauzkate)

cabaret chihuahua

Antzezleak: Mitxel Santamarina, Enriqueta Vega, Lander Otaloa, Itxaso Quintana, Iñaki Maruri, Quique Gago, Diego Pérez eta Irene Bau.
Laburpena: Gau klub bat da, musika zuzenean eskeintzen duena, kanta mexikarrak giro mexikarrean, non kabareteko artistek pop kultur klasikoaren saioak antzezten dituzten. Liza Minelly, Marilyn Monroe, Amy Winehouse, Cantinflas edo Sabino Arana (bertsolari showman ospetsua)artisten imitazio petoak eskeintzen dituzte. Sexu, festa eta glamour gauak.
Tamalez, krisia ikuskizunen mundura ere iritsi da: publikoa urritu da, BEZak dena garestitzen du; ERE bat egin beharrean daude; Frida Kahlo eta Montserrat Caballé eurak ere langabeziaren zerrendak loditzera kondenatuta daude. Bizitza bera bezalako kabaret bat.
Laburbilduz, komedia musikal honek, azken hamarkadako gizartearen egoera animikoa ironiaz aztertzen du. Gure
bilakaeraz barre egiten dugu, nola igaro garen kontsumismo alai eta axolagabetik krisi ekonomikoak eragindako
amorrurantz. Nola aldatu gaituen M15-ak!.

mas info