Askapen sound sistema

ES
EU

Askapen sound sistema


Gorka Suaia abeslari eta produktorearen proiektu berria.


askapen sound sistema““Mundua Salgai”, Askapen Sound Sistemaren lehen diskoa da, Gorka Suaia abeslariaren proiektu berria. Ibon Larruzea nahasketa eta masterizazioaz arduratu da Euridia estudioan.
Hip-hop, reggae, dancehall eta duba nahasten dira Euskal Herrriko reggae-dancehallaren eszena astinduko duen diska honetan.
audiobideoa
abuztuak 15 , 22:30etan.
MUNDUA SALGAIri buruz

“Mundua Salgai”, Askapen Sound Sistemaren lehen diskoa da, Gorka Suaia abeslariaren proiektu berria. Ibon Larruzea nahasketa eta masterizazioaz arduratu da Euridia estudioan.

Hip-hop, reggae, dancehall eta duba nahasten dira Euskal Herrriko reggae-dancehallaren eszena astinduko duen diska honetan.

Gorka Suaia bera, produkzio musikalaz ere arduratu da, eta hainbat lagunen lankidetza izan du: Bere anaia Iñigo (gitarra), Markes Kodigo Norteko kidea, 121 krew, Norte Apache, Bad Sound System eta Euridia bera.

Hamaika abesti dira “Mundua salgai” osatzen dutenak, Babylonen aurkako hitzez josita, sistema honetatik gu askatzen saiatzen direnak.

GORKA SUAIAri buruz
Euskal Herriko hip-hop eta reggae mailan ezaguna, 2004tik Gasteizko Kodigo Norteko taldekidea izan da, zenbait disko kaleratu dituenekin, eta azken urteetan sound system eta talde desberdinekin ere parte hartu du: 121 krew, Nebula selektah edo Revolutionary Brothers…besteak beste. 2012an aspalditik buruan zeukan proiektu honi ekin zion, reggae doinuetan gehiago murgilduz. Proiektuaren oinarria sound system kontrainformatibo euskalduna osatzea da, babylonen aurkako mezu kontzientez betea, reggaeren soinu askatzaileaz baliatuz. Honetarako estilo desberdinak jorratzen ditu: hip-hop raggamuffina, dancehalla, rub-a-duba, stepperra, duba, junglea… gogoa askatzera eta dantzan jartzera gonbidatzen gaituzten soinuak.

Berezko soinua lortzeko, autoekoiztutako riddimek nagusitzen dute, diskoan zein zuzenekoan, “Mundua salgai” disko berrian adierazten duen bezala. Aldi berean, honek aukera ematen dio zuzeneko duba egiteko, bizitasun handia ematen diona zuzenean.

2013ko udaberriaren bukaeran bere lehen diskoa kaleratu du Taupaka elkartearekin, “Mundua salgai” izenekoa; herria, maitasuna, inperialismoaz… edota bizi garen sistema honetaz diharduten hamaika kantarekin osatuta. Askapenaren eguna heldu da…