Fausto, ciudadano ejemplar
‘Fausto, ciudadano ejemplar’ antzerki sesio elektronikoa da eta Pabellón 6 aretoa disko after antzoki batean eraldatuko du

Laburpena: Dj-a, raperoa eta lau aktore izango dira bertan. Kontzertua eta deskontzertua, antzerki panfletoa, komedia, tragedia eta performancea C. Marloweren ‘Fausto’ antzezlana abiapuntutzat harturik.
otsailak 22, 22:00etan (estreinaldiarako sarrerak = agortuak)
otsailak 23, 20:00etan
martxoak 8, 14, 15, 21, 22, 28 eta 29, 22:00etan
martxoak 9, 21:00etan
martxoak 16, 23 eta 30, 20:00etan
apirilak 3 eta 10, 21:00etan
apirilak 5, 11 eta 12, 22:00etan
apirilak 13, 20:00etan
Sarreren erreserba: 639766720
Antzezleak: Mikel Losada, Miriam K. Martxante, Lander Otaola, Diego Pérez, Endika Lahaine (rapero), Patrol Destroyers (djs).
Testua: Mikel Losada, Lander Otaola, Galder Perez.
Musika sorkuntza: Maisha MC.
Abestien letrak: Endika Lahaine.
Argi diseinua: Zigor Gorostiola.
Jantzien arduraduna: Las López, Teatro Arriaga laguntzarekin.
Regidor: Erik Leal.
Agitación creativa: Ixiar García.
Construcción: Ibai Etxezarraga.
Kartel diseinua: Iñaki Peña.
Ekoizpena: Pabellón 6.
Zuzendaritza: Galder Perez.
DOSSIERRA
Ikuskizunari buruz
Fausto kartzelan dagoen presoa da. Indultua eskainiko diote, Madame Demokraziarekin ezkontzea onartu eta, ondorioz, ereduzko hiritar bihurtzea onartzen baldin badu. Ongizatearen bidea, ezkontzarekin hasiko du, noski, Mefistofeles emaztetzat onartuz. Honek Fausto gidatuko du ereduzko hiritarra bihurtzeko zeharkatu beharko duen arrakastarako bide ilun, haluzinagarri, elektroniko, arriskutsu eta atzera bueltarik gabekoan, boterearen eta gailentasunaren bila beti.
Faustok lortuko duen barkamena eta botererako lasterketa, exekuzio publikoa bilakatuko da. Inork ezin du bizitzea tokatu zaigun kartzelatik ihes egin, ez dagokigun kondena betetzea tokatzen baitzaigu jendartean egunero. Zigor batean murgilduta bizi gara, prozesu penalean bezala, gure delitua zein den jakin gabe, baina bai, ordea, gero eta indartsuagoak diruditen gure borreroak.