Gazteak eszenatokian
I Muestra en P6 de piezas realizadas por jóvenes de Bachiller
IES IBARREKOLANDA BHI (Bilbao) – ANDER DEUNA IKASTOLA (Sopelana)

Reserva entradas: 639766720
entrada libre
Batxilergoko ikasleei, eurek sortutako antzezlan orijinalak, benetako antzoki batean euren lagun eta senitartekoen aurrean antzezteko aukera eta erantzukizuna eskaintzea, bere adin eta antzeko interes daukaten beste aktore-ikasle talde batzuk ezagutu eta euren lanak ikusteko aukera sustatu. Era berean, baita antzerkiarekin eta interpretazioarekin lotutako ametsak eta grinak dituzten gazteak antzokietara ikusle moduan hurbildu ahal izateko egon daitezkeen hesiak apurtzen saiatu ere. Hau guztirako, Pabellón 6 aretoa topagune ezin hobea dela uste dugu.
Kanpora begira, gure asmoa interpretazioa eta arte eszenikoekin lotutako ikasketetan interesa daukaten batxilergoko gazteak egon badaudela erakustea da eta arte dramatikoko goi ikasketa ofizialik Euskal Herrian ez egoteak, ikasketak kanpoan egitera edo bestelako karrera ofizial bat ikastera bultzatuko dituela gazte hauek. Ikasleek beraiek sortutako antzezlanak Pabellón 6an taularatuz, geure ekarpen txikia gehitu nahi diogu Euskal Herriko Arte Dramatikoko Goi Eskola proiektuaren bultzadari, ikasle, aktore eta sortzaile potentzialak egon badaudela erakutsiz, aktore eta sortzaile bezala euren formakuntza garatu nahi dutenak, Arte Dramatikoa hemen ikasi nahiko luketenak eta ikasketa horiek gradukoak, ofizialak eta euskaraz burutzeko aukerarekin izatea, eskatzen ari direnak. (Jon Urraza).
Azterketak
SOPELAKO ANDER DEUNA IKASTOLA – BATXILERGOA 2.maila
Zuzendaritza: Jon Urraza.
Antzezleak: Lizar Begoña eta Ane Saitua.
Laburpena: Irakaslea eta ikasleen artean sorkuntza aktiboaren bidez sortutako lana, ikasitako interpretazio teknikak sormenari aplikatuz, ikasketan, sortze prozesuan eta baita bilatutako emaitzan ere, oinarri nagusia aktore lana izanik. Sydney Pollack zuzendariaren “Tootsie” pelikulan gatazka limitera eramaten duen eszena komiko-dramatiko dibertigarri batetik abiatuz, inprobisazio paraleloak eraiki eta garatzen joan ginen, irudimenaren bidez eszenako gatazka, aktoreen baitara eta euren mundu hurbilera ekarriz (etorkizuna, azterketak, selektibitatea, unibertsitatea, heldutasuna, adiskidetasuna, izaera sexuala…), eta garapen prozesuaren amaieran, aipatutako pelikularekin zerikusirik ez duen pieza orijinal bat sortuz eta finkatuz.
Irten ezinik
IES IBARREKOLANDA BHI – Arte Eszenikoen Batxilergoa
Zuzendaritza: Patxo Landa.
Antzezleak: Iratxe Albiz, Jon Alvarez, Ainhoa Aralucea, Jabier Aranda, Beñat Arizabaleta, Aitor Ariznabarreta, Jon Arroyo, Nile Barandika, Daniel Barea, Maialen Bartolome, Gorka Basterretxea, Ibon Calleja, Noemi Gonzalez, Iñigo Juarros, Saioa Niño, Imanol Suso, Leire Teomiro eta Jaime Villamonte.
Laburpena: Gizon bat sartzen dute ziega batean. Ez daki non dagoen ezta hor zer egiten duen ere. Pertsona ezberdinak, zein baino zein arraroagoak, agertuko dira gela triste eta umel horretan, beldurra sartzeko edo barre egiteko asmoz. Obra bukatu arte ez dugu jakingo nork demontre sartu duen hor eta zein izango da bere patua.
Su-grinak
IES IBARREKOLANDA BHI – Arte Eszenikoen Batxilergoa
Zuzendaritza: Patxo Landa.
Antzezleak: Eneko Carrillo, Eva Diaz, Jennifer Gago, Asier Gallego, Leirre Izquierdo, Iñigo Jauregui, Unai Landarroitajauregi, Eneko Larrazabal, Maider Legarreta, Jon Imanol Melero, Lerman Nieves, Juan Ospina, Sarai Otxoa, Maitane Pastoriza, Aitziber Tamara, Urko Urrutia eta Erlantz Zaitegui.
Laburpena: Ezkontza eguna heldu da baina jatetxeko sukaldean sukaldari eta zerbitzariak ez daude pozik Bilboko Aste Nagusia delako, horregatik festak bertan ospatzea erabakitzen dute. Gonbidatuen artean ere giro arraro xamar antzematen da eta andregaiaren benetako intentzioak obra bukatu arte ez ditugu jakingo.