22m2

ES
EU

22m2


22M2. Karratura diskoaren aurkezpen kontzertua


naroa gaintza

Laburpena:
Karratura diskoaren aurkezpen kontzertua.

 

web
apirilak 1822:30etan
FITXA
Musikalariak: Naroa Gaintza, David Nanclares, Karlos Aranzegi eta Alex Lopez.

DOSSIERRA

22m2-ri buruz
Zenbat min sar daiteke 22 metro koadrotan? Zenbat oroitzapen? Zenbat plazer? Zenbat; besarkada, musu, ukimen, barre, esku, malko… bizitza? Nahiago genuke unibertso oso baten azalera dozena bat kantu eskaintzeko. Ez dugu, baina, dozena bat kantu. 22 metro koadrotan hamaika baino ez ziren sartu. Hamaika, alegia, asko, infinitu.
22 metro koadrok segundo bi baino ez ditu behar mugarriak aurkitzeko. Han da ohea, hemen mahaia, sukalde txikia, eta komun txikiagoa. 22 metro koadro hauetan, ordea, zirriborroz eraiki
dugu mundu bat. Gurea, hasieran. Zuena, aurrerantzean. Hemen gau luzeak eta goiz motzak aurkituko dituzu; negar egin genuen azkenengo iraila; barruan daramagun udazkena; irribarreren bat; ozen esan ezin daitekeen maitasun herdoildua; izu txiki eta handiak; hemen gu gaude. Baina zu ere bai. Izan ere, non hasten gara gu eta non zu? Bai, hemen inoiz sentitu dituzun horiek denak
bilduta daude. 22 metro koadrotan.
Metro koadro gutxi dugu, 22 soilik, baina nahikoa da Ibaizabal begiratzeko. Usaintzeko. Sentitzeko. Har ezazu gure eskua, eta hemendik gora bakardade izpirik ez duzu izango. Minean, alaitasunean, festan lagun gaituzu. Gu, Naroa Gaintzaren ahotsa; David Nanclaresen gitarra; Alex Gonzalezen baxua eta Karlos Arantzegiren bateria. Gu. Zu ere bagaren gu. Gu ere bazaren zu.
Belarrira kontatuko dizkizugu hamaika ipuin, hau da, ipuin asko; infinitu. Goxo eta bizi. Bizkor eta astiro. Eten barik. Atseden barik. Mundu osoa eraiki dugu 22 metro koadrotan. Segundo bi
nahikoak dira gure mundua ikusteko. Han, bateria, hemen gitarra, bazter hartan, baxua, eta berton, ahots bat. Horixe baita 22 koadro, mundua kontatzeko modu bat.