Off the record
Antzerki arinaren III ihardunaldiak

Laburpena: Karmele Fernandezek, praktiketan dagoen kazetariak, Arantzazu Garmendia elkarrizketatu behar du. Gaur egungo euskal enpresaririk arrakastatsu eta garrantzitsuena da Garmendia anderea. Elkarrizketak aurrera egin ahala, euskal enpresaren munduan azken hamarkadan izan den iruzurrik handiena deskubrituko du kazetariak. Baina egunkarietarako berri freskoa izan zitekeena kazetariaren tormentu bilakatuko da. Ukitu absurdoz beteriko komedia beltz honek agerian uzten du botere goseak pertsona ahulenak zanpatzeko eskrupulurik ez duela. Aldi berean, hori gertatzea ahalbidetzen duen testuingurua aurkezten du: hain gustu txarrekoa den eguneroko kazetaritza eta, baita egunero pairatu behar dugun mundu mailako engainu potolo merkantilistaren harropuzkeria ere.
apirilak 17, 20:00etan, 21:00etan, 22:00etan
apirilak 18, 19:00etan, 20:00etan, 21:00etan
apirilak 19, 19:30etan, 20:30etan, 21:30etan
Konpainia: Bibote gorriak.
Egilea: Galder Pérez.
Antzezleak: Ane Zabala eta Aiora Sedano.
Zuzendaritza: Galder Pérez.
Hizkuntza: Euskaraz.
Iraupena: 15 minutu.