Pabellon 6k HAURRENTZAKO ANTZERKI ARINA Matikoko auzora darama
HAURRENTZAKO ANTZERKI ARINAren lehenengo edizio hau bi zatitan banatuko da: abenduaren 26tik 30era bata eta urtarrilaren 2tik 5era bestea.
Antzerki arinean eskainiko diren lanak familia osoarentzat dira (5 urtetik aurrera). Antzezlanek gehienez 15 minututako iraupena izango dute. Euretako bi gazteleraz izango dira eta beste bi euskaraz.
Ikusleek erabaki ahal izango dute zenbat antzezlan ikusi nahi dituzten: Pack osoko (4 antzezlanak) edo solteka. Solteka ikusi nahi diren antzezlanen sarrerak lehiatilan bertan erosi ahal izango dira, egunean bertan. Pack osoko 4 antzezlanak ikusteko, aurretiaz erreserba egiterik egongo da ohiko kanalen bidez (web atarian edo telefonoz). Bi saio izango dira, bata 16:30etan eta bestea 18:00etan.
Pack osoko 4 antzezlanen sarrerak 10€ balioko dute eta solteka erosi nahi izatekotan, bakoitza 4€tan salduko da. Bilboko udalaren laguntzarekin.
OHARRA: Antzezlanak EZ dira PABELLON 6ko aretoan bertan izango, baizik eta Matiko kaleko 6.ean kokatuta dagoen (AUZO FAKTORY IBAIZABAL – MATIKOn).
